Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Lea Artibai ikastetxean azken ikasturtean graduatu direnen %91 lanean ari da
2014-2015 ikasturtean titulua lortu zutenetatik, zehazki, 66 pertsonek lortu dute lanpostu bat Markina-Xemeingo Ikastetxean Lanbide Heziketako ikasketak amaitu ondoren, eta horietatik 22k txandakatze hezkuntza ereduan parte hartu dute (ikasi eta lan egin aldi berean).
Bestalde, lanerako orientazio zerbitzua ere eskaintzen du Lea Artibai Ikastetxeak nahi duten guztientzat, eta iazko ikasturtean 550 erabiltzaile izan zituen zerbitzu horrek. Horietatik guztietatik, 131 izan dira sistema honen bidez enpresetan praktikak egitea aukeratu dutenak eta 50ek lortu dute lanpostu zuzena.
Ikastetxe kooperatiboak hogei urtetik gora daramatza ehun enpresa baino gehiagorekin elkarlanean, hala nola, Maier, Cikautxo, Kide, Renault Consulting, Grupo Eroski edota Burdinolaren pareko enpresekin. Eta nahiz eta Markina-Xemeingo Ikastetxean, bereziki, industria eta teknologia mundurako pertsonen prestakuntzari erantzun, zerbitzuen alorreko eta berrikuntza, teknologia eta prozesu berrien inguruko lanpostuen aldeko eskaria urtez urte goraka doa.
Pedro Akarregi, Lea Artibai Ikastetxeko orientazio zerbitzuko arduradunaren hitzetan, Lanbide Heziketa Teknikoa eta Etengabeko Formakuntza gazteen, langabetuen eta beraien lanpostua hobetu nahi duten profesionalen laneratzearen hobekuntzan funtsezko bihurtu dira azken urteotan.