Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lea Artibai ikastetxeak Lanbide Heziketa dualaren aldeko apustua egin du
Batxilerra, Lanbide Heziketa eta langabetu eta langileentzako formakuntza eskaintzen duen Markina-Xemeingo (Bizkaia) ikastetxeak, hezkuntzaren berrikuntzaren aldeko apostua egiten jarraitzen du laneratzea bultzatzeko. Hori dela eta, 2012tik inguruko enpresekin elkarlanean Lanbide Heziketa Dual programa sustatzen da eta horrela, ikasleek aldi berean formakuntza eta laneratze aukera dute nahi izanez gero.
LH Dual programen helburua epe luzera, gazteen langabetu tasa murriztea eta ikasgeletan ikasitakoa praktikan jartzea baino ez da.
Lanbide Heziketako arduradunen hitzetan, hurrengo urteetan finkatuko den joera bat da. Izan ere, Europan oso arrakastatsua izaten ari da empresa eta ikastetxeen elkarlaneko eredu hau. Adibide gisa, Austria, Danimarka, Herbeherak eta Suizako gazteen % 40 eta 70ak bide hau aukeratu du azken urteotan.
Lanbide Heziketa Dual-a, 1529 Errege-Dekretuaren bitartez araututa dago Espainian 2012tik eta ikastetxe eta enpresen egokitzapen zehatza eskatzen du, hala nola, programako tutoreak formatzea eta prestatzea, ikastetxe eta enpresaren artean ordutegia adostea, ikastetxe bakoitzak bete behar dituen betekizun eta konpetentziak ezartzea eta beste hainbat balditza eta zehaztapen.
Lea Artibai Ikastetxeko ikasleek Lanbide Heziketa Dual programaren baitan parte hartzen duten enpresak sektore eta kokapen ezberdinetakoak dira: industriagintzako Cikatek, Jeremias, Cikautxo, Eika, Ketxe, Electroimanes de Accionamiento Nafsa, Furesa, Kautenik, Santillan, Xuri Burdindegia edo Ermua Tools , eta zerbitzuetako Mapfre, Oizbarren, Itsas Mare esaterako.
Lea Artibai ikastetxean Lanbide Heziketa Dual-a aukeratzen dutenen batazbestekoa, ikasturte bakoitzeko, 20 ikaslekoa da, eta gutxiengoa bada ere momentuz, satisfazio maila oso handia izaten ari da.