TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai Ikastetxea eta Basque Culinary Center-eko ikasleek lankidetza proiektua garatu dute

2019/02/08

Elikagai-produktu berritzaileak sortzeko aholkularitza gastro-teknologikoan oinarritutako ariketa erreal bat burutu dute ikasleek.
Lea Artibai Ikastetxea eta Basque Culinary Center-eko ikasleek lankidetza proiektua garatu dute

Ekimen honi esker, Lea Artibai ikastetxeko Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea prestakuntza zikloko bigarren mailako 10 ikaslek, Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta  Sukaldaritza Arteetako Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazioko laugarren mailako 39 ikaslerekin, bertatik bertara lan egiteko aukera izan dute produktu berritzaileen sorrerako aholkulari gisa.

Lea Artibai-BCC lankidetza

Azken finean, ikasleek egin dutena produktu berri eta berritzaileak sortzeko gastronomia eta teknologia aholkularitzarako elkarlaneko ariketa erreal bat izan da.

2018ko irailean eman zioten hasiera proiektuari eta bi erakundeen instalakuntzetan burutu diren 7 sesio ezberdinetan banatuta egon da. Ikasleen artean elkarlanerako dinamika bat sortzea helburu hartuta, proiektua taldekako lanean oinarritu da, talde bakoitzean bi zentroetako ikasleek parte hartu dutelarik.

Koji-hestebetea, tofu chips-ak, artisau ogia egiteko aurre-nahasketak, olo-algarroba bizkotxoa, landare-natillak edo Tolosako babarrunekin egindako natto snack-ak bezalako produktuentzako gastronomia eta teknologia aholkularitza zerbitzuan lan egin behar izan dute ikasleek.

Hilabete hauetan zehar LAI eta BBCko ikasleek askotariko lanak burutu dituzte: osagai eta formulazio proposamenak aurkeztu; produktu berriak ekoizteko beharrezko metodologiei buruzko txostenak; laborategiko frogak; kalitate kontrolak; analisi sentsorialak; lehiakideekin konparazioak; ebaluazio inkestak; prototipo-ereduak; etengabeko ebaluaketak (produktuenak zein lankideenak); helburu-, aurrerapen-, muga- eta handicap-txostenak; eta proiektuaren bukaerako kalifikazioa.

Urtarrilaren 31n, produktu bakoitzarekin egindako proiektuen defentsa publikoa burutu ostean, proiektua bukatutzat eman zuten. Bi erakundeetatik pozik agertu dira jasotako emaitzekin eta ez dute baztertzen etorkizunean berriz elkarlanean aritzea.

Lea Artibai Ikastetxeak elkarlana eta berrikuntza nagusitzen diren baloreetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten du, eta Basque Culinary Center bezalako izen handiko erakundeekin mota honetako proiektuak gauzatzeko aukera bere ikasleen motibazio eta hezkuntzarako ezinbesteko abantailak dira.

Eguraldia
Larunbata 14 Min: 7
Max: 15
Igandea 15 Min: 9
Max: 16
Astelehena 16 Min: 9
Max: 15
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak