Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
"Lankidetzak aise gainditzen ditu erakundeen gaitasun indibidualak"
Ategi zerbitzu kooperatiba, hainbat sektoretako erosketa prozesuan espezialista, MONDRAGONeko 15 kooperatibarekin batera hasi zen lanean duela ia 25 urte. Hortik, gaur egun 300 enpresa baino gehiago biltzera eta I+Gko hainbat proiektutan murgiltzera igaro da.
Marta Prado Ategiko Komunikazio eta Lege zuzendariak Spriri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, azken urteotan kooperatibaren bilakaera markatu duten ardatzak kostuen optimizazioa, zerbitzuen berrikuntza eta, batez ere, enpresen arteko lankidetzaren sakontzea izan dira. Ondorioz, Ategi urtean %9 hazi da fakturazioan, eta urtean batez beste %18 aurreztu die bezeroei.
Pradok Iraunkortasunaren arlo berriaz eta globalizazioaren birplanteamenduaz ere hitz egin du; izan ere, Ategik "nazioarteko merkatuetan presentzia handiagoa izatearen aldeko apustua egin du, bere bezeroak dauden lekuetan zerbitzuak eskaintzeko".
Irakurri elkarrizketa osoan, hemen.