Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
LagunAro, EPSVren Ohiko Batzar Nagusia gaur
Gaur arratsaldean egingo du LagunAro, EPSVk Donostiako Kursaal jauregian urteko Ohiko Batzar Orokorra 16:00etatik aurrera.
Aurten, Kontseilu Errektoreak Batzar Nagusiari Erregelamendua eta Estatutuak aldatzeko proposamenik aurkeztuko ez duenez, Gai Zerrendak ohiko Batzar Nagusi bateko gaiak jasoko ditu:
Batzarra 16:00etan hasiko da Kursaalen, 2018ko martxoaren 21eko Batzar Nagusiko Aktaren onarpenarekin, eta Batzar honetako Akta onartzeko mutualisten izendapenarekin. Ondorengo gaiak honako hauek izango dira: 2018ko ekitaldiko Gestioaren Memoria eta Urteko Kontuak eta 2019ko Gestio Plana aztertzea eta onartzea; 2019.4.1etik 2020.3.31ra arteko aldirako Prestazioak eta Kuotak onartzea; Kontseilu Errektorearen jakinarazpenak; Kontseilu Errektoreko kideak eta Zaintza Kontseiluko kidea aukeratzea; Eta galde-eskeak