Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Laboral Kutxak eta National Cooperative Bank erakundeek hitzarmena sinatu dute
Hitzarmenari esker, bi erakundeek konpromisoa hartu dute lankidetzan jarduteko eta beharrezko sinergiak ezartzeko, Ameriketako Estatu Batuetan jarduten duten enpresen garapena sustatzeko eta horien lehia-gaitasuna hobetzeko.
Bide batez, Laboral Kutxak Estatu Batuetako ateak ireki nahi dizkie bere enpresa bezeroei, merkatu iparamerikarrean banku-solaskide zuzena izan dezaten.
Merkatu bakoitza ezberdina da eta enpresentzat behar-beharrezkoa da finantza-hornitzaile egonkor bat izatea doazen lekura doala. Kasu horretan, Laboral Kutxako bezeroek National Cooperative Bank-en sare osoa izango dute eskueran, banku-premiei irtenbiderik onenak bilatzeko: kobrantzen eta ordainketen gestioa, epe luzerako proiektuen finantzaketa, bezeroen kobrantzak aseguratzea eta abar.
Parisen egoitza duen Crédit Cooperatif-ekin martxoan sinatutako hitzarmenari eta honako hitzarmen honi esker, aurrerapauso handia eman da Laboral Kutxaren apustu estrategikoan, hau da, ETE-ei internazionalizazio-prozesuan laguntzeko bidean. Laboral Kutxaren ustez prozesu oso garrantzitsua da enpresek epe luzera irauteko.
