"Kooperatibok ekarpen historikoa egin dugu pertsona guztien aukera-berdintasunaren alde"

KONFEKOOPek eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aintzatespen berezia egin diete gaur Umezaintza kooperatibari (Arizmendi Ikastola), nekazaritzako elikagaien sektoreko Udapa kooperatibari eta Arantza Laskurain Mondragon Korporazioko idazkari nagusi ohiari.
Card image cap
Sarituak gaurko ekitaldiaren amaieran, antolatzaile eta sustatzaileekin batera.
2022/03/08

"Berdintasun faltsua erakusten duten ereduetatik kanpo, kooperatibek ekarpen historikoa egin dugu pertsona guztien aukera-berdintasunaren alde, generoa eta izaera alde batera utzita", adierazi dute gaur KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakari Rosa Lavínek eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko (EKGK-ko) idazkari nagusi Belen Balerdik, Gasteizko Villa Suso jauregian egin den omenaldi-ekitaldian.

«Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago» goiburuarekin, KONFEKOOPek eta EKGK-k bigarren urtez jarraian ospatu dute martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurtengoan, Haur Hezkuntzako Umezaintza zentroa (Arizmendi Ikastola), nekazaritzako elikagaien sektoreko Udapa kooperatiba eta Arantza Laskurain MONDRAGON Korporazioko idazkari nagusi ohia omendu dituzte, "kooperatibismoaren barruan aukera-berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen alde Euskadin egin duten ekarpenagatik".

Ekitaldian izan da Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ere. Saioari hasiera eman ondoren, "Zutik, emakumeak!" ereserkiaren bertsioa abestu du Ainhoa Larrañaga aktoreak. Jarraian, aintzatespenen une hunkigarria iritsi da. Umezaintzaren izenean, Arantxa Lejarragak eta Meri Arroyok jaso dute saria. Lejarraga Umezaintzako zuzendari izan zen 1982tik 2002ra, eta Arroyo Arizmendi Ikastolako zentro horretako sortzaileetako bat da. Udaparen izenean, berriz, Montse Armas kudeaketako eta kontroleko arduraduna igo da oholtzara.

“Erantzukizun postuetan dauden Arantza Laskurainen moduko emakumeen lanari eta ikusgarritasunari esker, beste askori bidea zabaldu zaigu, enpresa kooperatiboak emakumea ahalduntzen duela erakutsiz”

Arantza Laskurainen ibilbide profesionala ere nabarmendu dute ekitaldian, aitzindari izanik emakume askori ardura-karguetarako bidea zabaldu dielako. Laskurainek zuzendaritzako eta ardurako lanpostu askotan egin du lan hainbat urtez erakunde eta enpresa kooperatiboetan. Haren hitzetan, "erreferente izan behar dugu, eta ezin ditugu galdu herriaren garapenari ekarpen onen bat egin diezaioketen pertsonak".

 

Umezaintza.jpeg
Umezaintzaren izenean saria jaso dute: Arantxa Lejarragak (1982 eta 2002 bitarteko zuzendaria) eta Meri Arroyok (Arizmendi Ikastolaren sortzaileetako bat).


UMEZAINTZA (Arizmendi Ikastola)
Umezaintza 1971an sortu zen eta estatuko lan-arloko lehengo haurtzaindegia izan zen. Auzo Lagun kooperatiba sortu zuten 17 emakumeen ekimena izan zen. Haiek lan egiten zuten bitartean,  seme-alabentzako beharrezkoa zuten kontziliazio-zerbitzu hori. “Aurrekaririk gabeko ekintza izan zen, harro sentiarazten gaitu eta merezi duen garrantzia eman nahi diogu”, nabarmendu du Rosa Lavín KONFEKOOPeko presidenteak.

Hasieran langileen seme-alabak soilik zaindu zituen arren, laster hasi zen Arrasate-Mondragon guztiko haurrak hartzen eta zaintzen. Egun, Umezaintza Arizmendi Ikastolaren barruan dago eta 0-3 eta 3-6 urte bitarteko etapak hartzen ditu.

UDAPA
Araban dago kokatua eta nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatiba da, zehazki, patata freskoarena. Beste bi kooperatiba bazkidek osatzen dute; bat ekoizpenekoa (PROPACO), inguruko nekazariek osatzen dute; bestea; kudeaketakoa (PROAGRAL) kooperatibaren saileko zuzendariak batzen dituena eta azkena, kredituarena (Laboral Kutxa). 1993an sortu zen, patataren ekoizpena eta komertzializazioa berritu, hobetu eta profesionalizatzeko asmoarekin. Jatorritik, berdintasuna funtsezko zutabea izan da kooperatiban, eta hainbat aldaketa ekarri ditu oso maskulinizatua izan den sektore horretara. Udapan lan egiten duten 90 langileetatik 42 emakumeak dira eta presentzia nabarmena dute enpresaren arlo desberdinetan. Kontseilu Araupetzaileak 3 emakume eta 4 gizon ditu egun; beraz, presentzia areagotzen ari da, baita zuzendaritza postuetan ere, lau zuzendari baitira emakumezkoak.“Udapak bere DNAn du sartuta berdintasuna, eta horren froga da jatorritik kooperatiba osatzen duten pertsonen balioaren alde egin duela, generoa kontuan izan gabe”, nabarmendu du Belen Balerdik, CSCE-EKGKko idazkari nagusiak.

8M_foto06.jpg
Arantza Laskurain, hunkituta, alboan Rosa Lavin, KONFEKOOPeko presidentea duela.

 

IBILBIDEARI SARIA: Arantza Laskurain
Zuzenbidean lizentziatua da eta kooperatiba munduan Eroskin hasi zen, kontsumo zuzendari lanean. Zuzendaritza-kontseiluan kargua izan zuen lehengo emakumea izan zen. Ibilbide profesionala Mondragon Korporazioko Idazkaritza Nagusian jarraitu zuen, postu hori ordura arte gizonek bakarrik izan zuten.
Gainera, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren osoko bilkurako parte izan zen lehengo emakumetakoa izan zen, Eroskiren izenean, baita Hispacoop, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kooperatiben Espainiako Konfederazioko lehenengo emakumezko presidentea ere.  Egun, jarduera profesionaletik erretiratuta dago.
“Erantzukizun postuetan dauden Arantza Laskurainen moduko emakumeen lanari eta ikusgarritasunari esker, beste askori bidea zabaldu zaigu, enpresa kooperatiboak emakumea ahalduntzen duela erakutsiz”, diote Belén Balerdi eta Rosa Lavínek, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren idazkari nagusiak eta KONFEKOOPeren  presidenteak, hurrenez hurren.

Aintzatespen horiekin, euskal kooperatibismoak berdintasunarekin duen konpromisoa indartu nahi du, zenbat eta kooperatiba gehiago izan orduan eta berdintasun handiagoa lortuko dugulakoan. Ekitaldian partaide izan dira, halaber, Itziar Gonzalo, Arabako lehenengo diputatu nagusiordea; Maider Etxebarria, Gasteizko lehenengo alkateordea; Elena Pérez, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea; Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.