Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Kooperatibistek Arrasateko Amaia Antzokian dute hitzordua
MONDRAGONek, Mundukidek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Fernando Velazquez musika egile ospetsuak deialdia egin diete ibarreko kooperatibistei bihar eta etzi Amaia Antzokian egingo den ikuskizunera gerturatzeko. Humanity Herriz herriren estreinaldira, hain justu ere.
Oraindik orain sarrera batzuk geratzen dira ostiraleko ekitaldirako eta bateren bat gehiago zapatuko saiorako, baina argi dagoena da Amaia Antzokiko harmailak oso itxura dotorea erakutsiko dutela Humanity at music herriz herriren Arrasateko estreinaldirako. Herriz herriko birako lehenengo hitzordua izango da, eta uztailera bitartean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiri bisitatuko ditu, horien artean Aretxabaleta, Oñati, Tafalla, Iruñea, Markina... eta noski Gasteiz.
Aurkezpenera gerturatu ziren aktore inplikatuek dei egin zieten MONDRAGONeko kooperatibistei hastear den Humanity at music zuzenekoak kooperatibismoaren festa handiak bilakatu ditzaten.