Humanity at Music Oñatira iritsiko da

Sinfonia Kooperatiboak, Oñatiko San Miguel Parrokian eskainiko du hurrengo ikuskizuna, ekainaren 9an, eta sarrerak eskuragarri daude jada.
Card image cap
2019/05/30

Herriz-herri dabil kooperatibismoaren soinu bandak, Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko ikusleak aho bete hotz utzi ondoren, ikuskizuna Oñatira egingo du salto, datorren igandean, San Miguel Parrokiara, hain zuzen ere.

Humanity-Oñatiko kartela

Ikusizun nagusia 19:30etan hasiko bada ere, Sinfonia Kooperatiboa 19:00etan piztuko dugu kalean, lagunartean, herriko plazan, Andoni Egañaren eta Oñatiko Bertso Eskolako bertsolarien laguntzarekin.

Herriko plazatik herriko txistulariekin abiatuko gara parrokiara eta bertan Sinfonia Kooperatiboaren zortzi piezekin gozatzeko aukera izango dugu, Ganbara Faktoria eta Hots abesbatzekin, Oñatz Dantza Taldearekin eta musika piezei hasiera emango dien Andoni Egaña bertsolariarekin.

Sarrerak

tulankide.com-en bi sarreren zozketa egiten dugu! Informazioa eta parte hartzeko: hemen.

Horrez gain, sarrerak modu ezberdinetan eskuratu daitezke, 5 euroren truke.

  • Onlinehemen.
  • Fisikoki, Txokolaterixan 

ULMAk, Fagor Industrialek, LANAk eta Mondragon Unibertsitateak, Mundukide eta MONDRAGONekin elkarlanean bultzatu eta sustatutako ekitaldi berezia izango da Oñatikoa.

Eta irailaren 14ean, denok Buesa Arenara

Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa herriz-herriko biraren azken helmuga irailaren 14ko ekitaldi erraldoia da, Gasteizko Buesa Arenan. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte-hartuko dute Sinfonia Kooperatiboan eta 15.000 pertsona elkartzeko asmoa dago egun osoko jaialdi kooperatiboan. Herriz Herriko bira Arrasateko emanaldiarekin hasi zen eta hurrengo geldiuneak izango dira, Oñati (Ekainaren 9an), Iruñea (Ekainaren 20an) eta Tafalla (Ekainaren 26an).