Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Kooperatibismoa gazteei hurbiltzeko “ihesbide” bat
Kooperatiba Topaketak duela lau urte sortu ziren Mondragon City Challenge egiten ez den urteetarako alternatiba gisa. 2026ko Topaketak abian dira, formatu berriarekin eta gazteengandik hurbilago dagoen esperientzia batekin.
Ekimen honen helburua da Gipuzkoan hain errotuta dagoen enpresa egiteko modua belaunaldi berriei ezagutaraztea, kooperatiba eredua ekiteko aukera erreal gisa aurkeztuz.

“Ihes-gela” ikastetxeetara gerturatuko da
Edizio honetan, Kooperatiba Topaketak izango dira ikastetxeetara mugituko direnak. Datorren astean, Gipuzkoako hiru ikastolatan izango dira, 16 eta 18 urte bitarteko ikasleekin lan egiteko, ihes-gela baten bidezko dinamika ludiko baten bitartez.
Ekimenaren antolatzaileen artean daude, besteak beste, MONDRAGON, Eusko Jaurlaritza, Konfekoop, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala, Kooperatiben Goren Kontseilua, Mondragon Unibertsitatea eta El Diario Vasco, eta lankidetza zabala izan du kooperatiben inguruko beste eragile batzuekin.
Euskapek diseinatutako dinamika hau, Gorka Añibarro buru dela, Tolosako Inmakulada, Arrasateko Gaztelupe-Arizmendi Ikastola eta Donostiako Ekintza Ikastolara iritsiko da. Ekintza honen bidez, ikasleek modu atsegin eta praktikoan ezagutuko dituzte kooperatiba baten funtzionamendua eta balioak.

Ikasleengana iritsi aurretik, proba pilotua
Aurrelan gisa, antolatzaileek eta laguntzaileek DV Gunean egindako proba pilotuan parte hartu zuten, ikasleen tokian jarri eta planteatutako erronkak ebatziz. Kooperatibismoari lotutako galdera eta dinamiketan oinarrituta, esperientziak lehia eta lankidetza uztartu zituen, transmititu nahi diren balioak agerian utziz.
Orain, ikasleen txanda izango da, “ihesbide” hau baliatuz kooperatibismoa beste modu batean ezagutzeko.
