Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa eta feminista hizpide hitzaldi batean
Lanki-UM, Mundukide Fundazioa eta Hegoa Institutuak antolatu dute Arrasateko solasaldia. Hizlari-lanetan Ivonne Farah eta Jose Luis Coraggio arituko dira. Ostegunean izango da, apirilaren 23an, 18:30ean Arrasateko Kulturateko Loramendi aretoan.
Ekonomia solidarioa eta feministaren inguruko solasaldiak izaten ari dira Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Ekitaldi hauek Latinamerikako esperientzian oinarritukoak dira gehien bat. Aipatzekoa da zenbait eragilek antolatu dutela solasaldi sorta: Hegoa Institutua, REAS, Gezki Institutua, Lanki-UM eta Mundukide Fundazioak.
Arrasateko solasaldiari dagokionez, Lanki-UM, Mundukide Fundazioa eta Hegoa Institutuak antolatu dute elkarrekin.
Ekitaldiak aztergai izango ditu kooperatibismoa eta ekonomia solidarioa eta feminista. Hizlari-lanetan Ivonne Farah eta Jose Luis Coraggio adituak arituko dira.
Solasaldi irekia Kulturateko Loramendi aretoan izango da, ostegun honetan (apirilak 23), arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea da.