Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Kooperatiben nazioarteko urtea ospatzeko bideoklipa egingo du Konfekoop erakundeak
2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak eta urtemuga ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu ditu Konfekoop erakundeak aurten. MONDRAGON Korporazioa ere kooperatibismoaren gaineko urtea sustatu guran aritu da handik eta hemendik, eta bi erakundeek elkarlanean Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteari eskatu zioten bideoklip bat egiteko, urteurrenak merezi zuelako. 
Oier Sarasua eta Aitor Ziardegi, txalaparta jotzen.
Bideokliparen zuzendari artistikoa Jon Sarasua da, eta berak sortu du kantua ere. Musika, berriz, aretxabaletako musikari Aitor Ziardegi eta Oier Sarasuak egin dute eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak kantatu du estudioan.
Aitor Ziardegi eta Jonan Ordorika teknikaria.
Katarain estudioan bi egunez
Abestia Katarain estudioetan grabatu da iragan asteburuan, Azkaraten (Nafarroa), eta bideoklipa muntatzeko irudiak ere bertan grabatu dira, nahiz eta irudi gehiagorekin osatuko den bideoa. Asmoa da mundu guztira hedatzea kooperatibismoa, balizko eredu gisa, kooperatibismoak mundu hobea eraikitzen laguntzen duela helaraziz. Hain justu ere, hori da bideokliparen helburu nagusia. Artemanek lana koordinatu eta zuzendu du, grabazioak egin eta post-produkzioaz arduratuko da. 
Aitor Biain, Ganbara Abesbatzako zuzendaria.
Hamabost hizkuntza
Oñatiko Ganbara Abesbatzako hamabost bat lagunek parte hartu dute kantuaren grabazioan. Euren ahotsak mundu guztira hedatuko dira kantuaren bitartez. Abestiaren interpretazioa eta grabazioa teknikoki oso konplexua izan da, besteak beste, 15 bat hizkuntzatan grabatu delako, eta hizkuntza batzuk interpretatzeko oso zailak izan dira. 
Ganbara Abesbatzako bi abeslari, grabazioan.
Bideoklipa azaroaren 11n estreinatuko da Durangon, Landako gunean egingo den kooperatibismoaren jai handian.
