Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu ikastaroaren 14. edizioa urrian hasiko da
Ikastaroaren helburua kooperatibagintzaren transmisio gaurkotua egitea da eta, bestetik, kooperatiben proiektu sozio-enpresarialak sustatzea.
Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak eta MONDRAGON Taldeko Otalorak elkarlanean abian jarritako ikastaroa da eta dagoeneko 14. edizioa izango da urrian martxan jarriko dena.
Oraindik ere aukera dago urriaren 16ra arte matrikulazioa egiteko: EMAN IZENA.
Helburuak
Gaur egungo errealitate konplexua eta bere erronkak kontuan izanik, ikastaroak kooperatibaren proiektuari ekarpena egin nahi dio begirada integral batetik, identitate eta praktika kooperatiboa aztertu eta elikatuz. Helburu zehatzak hauek dira:
- Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
- Kooperatiben Proiektu Sozio-Enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
- Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta prakti- ken elkartrukerako abagunea sortzea.
- Kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzeko proiektu praktiko bat garatzea.
Gainera, ikasleek proiektu bat landuko dute, ikasitakoa kooperatibetan modu praktikoan gauzatu dadin.
Nori zuzendua
Aditu-titulu hau dago zuzenduta, bereziki, ondoko kolektiboei:
- Kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideei.
- Proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonei.
- Bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duen orori.
Informazio gehiago: Kooperatibagintzan aditu ikastaroa