Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Kooperatibagintzan Aditu Tituluan izena emateko azken eguna, irailak 20
Kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzen lagundu nahi du formazio honek, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasleari lan tresnak eta estrategiak eskaini nahi dizkio aditu titulu honek.
Gaur egungo errealitate konplexua eta bere erronkak kontuan izanik, ikasta- roak kooperatibaren proiektuari ekarpena egin nahi dio begirada integral batetik, identitate eta praktika kooperatiboa aztertu eta elikatuz.
Helburu zehatzak
- Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
- Kooperatiben Proiektu Sozio-Enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
- Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta prakti- ken elkartrukerako abagunea sortzea.
- Kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzeko proiektu praktiko bat garatzea.
Nori zuzendua
- Kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideei.
- Proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonei.
- Bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duen orori.
Izen-emateko azken eguna irailaren 20a izango da eta interesa duten guztiek data hori baino lehen apuntatu beharko dira. Eskolak ostiraletan izango dira, goizeko 9etatik 14:30ra, urriaren 4tik apirilaren 3ra, eta ikastaro amaierako proiektua aurkezteko epea uztailaren 3a izango da. Aditu Tituluaren prezioa 3.700 euro da.