Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
"Kongresuak gure Zentroa stirling arloaren gorengo mailan jarri du"
Euskalduna Jauregiko aretoan azken jardunaldiaren saio batean.
1.- Nazioarteko Kongresua amaituta, zein balorazio egiten du Stirling Zentroak?
Stirling Internationaleko presidentearen esanetan honako hau izan da orain arte egin diren kongresuetatik onena, eta hori oso garrantzitsua da guretzat, izan ere, txikiak gara eta gure ibilbidea ere mugatua da. Zailtasunak zailtasun, Paul Verhoef Europako Komisioko unitate zuzendaria erakartzea lortu dugu, baita Eusko Jaurlaritzako Javier Zarraonaindia ere, Energia zuzendaria; eta EDP eta IK4 enpresa eta erakundeetako ordezkariek ere parte hartu dute. Kongresuak gure Zentroa stirling arloaren gorengo mailan jarri du.
Stirling Internationaleko presidentearen esanetan honako hau izan da orain arte egin diren kongresuetatik onena
Gainera eguraldiak ere lagundu du eta Bilbok eta Euskalduna Jauregiak sekulako maila erakutsi dute. Oso erosoa izan da guretzat kongresua Bilbon egitea eta uste dut Euskadi munduan oso ondo kokatu dutela gonbidatu guztiek.
2.- Zer nolako ponentziak aurkeztu dira?
Guztira 90 komunikazio eta aurkezpen baino gehiago aurkeztu dira egunotan eta askotarikoak izan direla esan dezaket. Israel Urieli maisuak sekulako hitzaldia eskaini zuen, izan ere, termodinamikaren arloan mundu mailako erreferentea da. Era berean, Lanbide Heziketan diharduten ikasleen ikasketa amaierako proiektuak entzuteko aukera ere izan dugu. Ponentzia asko mundu mailan arlo zientifikoan oso ospetsua den aldizkari baten argitaratuko dira eta horrek ere oihartzuna eskainiko dio kongresuari.
Sari banaketa ekitaldian, proiektu onenaren saria banatu zen unea.
3.- Zein uste duzu izango dela Stirling teknologiaren etorkizuna?
Arduratuta gaude eraginkortasun energetikoarekin, energia berriztagarrien sorkuntzarekin eta, energia txikiagoen erabilera sustatu nahi dugu. Stirling teknologia baliatuta oso gailu interesgarriak merkaturatu dira, momentuz oso garestiak, baina urteen joan-etorriarekin merketu egingo dira.
4.- Eta Aretxabaletan kokatuta dagoen zentroaren etorkizuna zein da?
Gure berrikuntza guneak zerbitzua eskaini behar die MONDRAGON Korporazioan dauden enpresei, batez ere gure bazkide enpresarialei. Stirling arloan lan egin behar dugu; elektronikan, mekanikan, termodinamikan, fluidikan edo konbustioaren bitartez sortu daitezkeen aukerak aztertzen eta produktuak eskaintzen. Era berean aliantzak eragin behar ditugu.
Bartolini, Stirling Internationaleko presidentea; Aranceta, Stirling Zentroko zuzendaria; Verhoef, Europako Komisioko unitate zuzendaria; eta Zarraonaindia, Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendaria.
5.- MONDRAGON Korporazioak eta kooperatiba askok parte hartu dute kongresuan. Interkooperazioaren bitartez aurreikusten da enpresa edo aktibitate berririk sortzea?
Dagoeneko zenbait egitasmo martxan daude, bai Korporazio barruan zein kanpoan. Era berean, kongresuan kontaktu asko egin ditugu eta dagoeneko hasi gara lanean kontaktu horiek eman dezaketena aztertzen eta garatzen. Aurreratu dezakedana da, bi proiektutan dihardugula lanean, energiaren eta osasunaren arloetan.