Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Konfekoop-ek eta LABORAL Kutxak aholkularitza eskainiko dute Next Generation Funtsak eskuratzeko
Rosa Lavín Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakariak eta Iñaki Peña LABORAL Kutxako Enpresa Sareko zuzendariak hitzarmen bat sinatu dute kooperatiba elkartuei Next Generation Funtsak eskuratzen laguntzeko.
Eskabideen arintasuna eta aukeragarritasun irizpideak betetzea funtsezkoak izango dira, izan ere deialdiak ezarritako epe zorrotzetan aurkeztu beharko da dokumentazio guztia.
Berreskurapenerako Europako funtsen lehen zatia iritsi ondoren, une egokiena da interesa duten enpresek horiek eskuratzeko eskaerak egin dezaten. Helburu horrekin sinatu da hitzarmen hau “Konfekoop-ekin elkartutako kooperatibei Laboral Next zerbitzuaren bidez laguntza emateko, eta horrela lehiakorragoak, digitalagoak eta iraunkorragoak izan daitezen”.
Zerbitzu honek web laguntzaile bat du, informazio, deialdi eta albiste garrantzitsuenak eskaintzen dituena, eta bulego tekniko bat, hautagarritasuna aztertzeko eta zalantzak argitzeko, erabat doan.
Kooperatiba elkartuek Marta Boixados adituaren aholkularitza izango dute. Kontsultak posta elektronikoz (laboralnext@laboralkutxa.com) edo 943 77 84 82 telefonora deituz egin daitezke.