Irakurriena
- 1. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 2. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 3. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 4. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 5. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 6. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 7. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 8. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
- 9. Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote MBA Executive masterraren XIII. edizioari
- 10. Kirmen Uribek irabazi du Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria
Komunikazio udalekuak antolatu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Goienak Aretxabaletan

Komunikazio Udaleku Irekiak (KIU) antolatu dituzte, lehen aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo dute eta goizez egingo dira, Mondragon Unibertsitateak Aretxabeletan duen Komunikazio campusean. Udalekuak daude zuzenduta DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera. Lehena, ekainaren 28tik uztailaren 2ra; eta bigarrena, uztailaren 5etik 9ra; biak ala biak, 09:00etatik 13:30era.
Udalekuen helburua da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura.
Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nola egin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Ariketak egiteko, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campuseko baliabideak erabiliko dira: telebista-platoa, ordenagailuak eta beharrezko izango duten bestelako materiala.
Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte komunikazio udaleku ireki horietan. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Aiora Mujika @probatxoa youtuberrak; Ainhoa Vitoria komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak.
Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 25 lagun elkartuko dira. COVIDak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira udalekuetan.
Informazioa
- Zer: Komunikazio Udalekuak.
- Noiz: Bi txanda. Lehena, ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Bigarrena, uztailaren 5etik 9ra. Astelehenetik ostiralera.
- Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean.
- Ordutegia: 09:00-13:30. Ordu erdiko atsedenaldiarekin.
- Nori zuzenduta: DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoak.
- Izen-emate epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 18ra.
- Prezioa: 125 euro.
- Izen-ematea: goiena.eus/bereziak/udalekuak
- Informazio gehiago:
- Telefonoa/Whatsapp/Telegram: 600 04 66 89
- Posta elektronikoa: komunikazioudalekuak@gmail.com
- Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.