Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
"Komunikabide arduratsuak eta herritar kritikoak" mintegia Aretxabaletako kanpusean
Bihar azaroaren 20an Komunikabide arduratsuak eta herritar kritikoak. Kontu-ematearen onarpena eta eraginkortasuna mintegia egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean.
Mintegia Accountability y Culturas Periodísticas en España I+G+b ikerketa-proiektuan dago oinarrituta, eta bertan zazpi unibertsitatetako ikertzaileek (tartean MUkoek) hartu dute parte. Proiektuaren helburu nagusia da, batetik, antzematea Espainiako lurralde desberdinetan dauden kazetaritza kulturak, eta, bestetik, ikertzea zer kontu-emate tresna dagoen aztertutako erkidego bakoitzean.
Jardunaldia
Jardunaldia 9:00etan hasiko da. Lehen orduan hiru hitzaldi izango dira. Alde batetik, Euskal Herri osoan kontu-ematea zertan den azalduko dute Eneko Bidegain eta Aitor Zuberogoitia MUko irakasle eta ikertzaileek. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko kazetari, aditu eta herritarrek gaiaz zer dioten azalduko du Xavier Ramon Pompeu Fabra unibertsitateko ikertzaileak. Azkenik, Ramon berak etorkizunean proiektu honetako kideek baliatu nahi duten neurgailua aurkeztuko du. Neurgailu horrek neurtzen ditu hedabideen gardentasuna, autoerregulazioa eta herritarren parte-hartzerako eskainitako tresnak. Bigarren orduan, berriz, ikasleek eta bertaratutako profesionalek neurgailuari buruz dituzten iritziak bilduko dira.