Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Kimu Berrik ikasturteko ikus-entzunezko onenak saritu ditu
Aurtengo irabazleak izan dira Jon Garate eta Xabier Aztiria. Saridunek 350 euro eskuratu dituzte Haztegi ikastolarentzako egindako dokumentalarekin. Jon Campo eta Ibai Iregi ikasleek irabazi dute 300 euroko bigarren saria, Debagoieneko Mankomunitatearentzat egindako Debagoieneko mendi ibilbideei buruzko lanagatik. Azkenik, hirugarren saria izan da Nerea Gil, Garazi Ayesta eta Eneko Sagardoyentzat. Horiek 250 euro jaso dute ondare ez materialari buruzko lanagatik.
Guztira, 17 proiektu aurkeztuko gaurko ekitaldian. Lan horiek guztiak eginda daude apiriletik ekainera bitartean bi edota hiru ikasleko taldetan. Aurten, besteak beste, hurrengo erakundeetarako egin dira GBLak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko Mankomunitatea, Laboral Kutxa eta Aramaioko Udala.
Aurkezpen eta sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute GBLetan esku hartu duten erakunde guztietako ordezkariek.