Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Kimu Berri proiektu sustatzaileen erakusketa ikusgai
Zazpigarrren aldiz Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldiak bere ateak irekiko ditu bihartik aurrera. Garaia Berrikuntza Gunean, Ibarraundi museoan eta Oñatiko Enpresagintza fakultatean egongo dira ikusgai proiektuok.
Unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak erakusgai egongo dira Garaia Berrikuntza Gunean 21etik 27ra (goiz eta arratsaldez). Ondoren, erakusketa Eskoriatzara, Ibarraundi museora, eramango dute eta bertan ikusgai egongo da irailaren 28tik urriaren 7ra.
Azken hitzordua Oñatin izango du erakusketak. Oñatiko Enpresagintza fakultatean ikusi ahal izango da urriaren 10etik 20ra bitartean. Guztira 50 proiektu inguruk hartuko dute parte erakustaldian.
Bihar, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian sei proiektuen egileek zehaztasunak emango dituzte proiektuei buruzko azalpen laburretan.