Hotz ganberak
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Kide, Mondragon Unibertsitatea eta Esneki (Leartiker), MONDRAGONen interkooperazio ariketa berria
Kide, Mondragon Unibertsitatea eta Esneki zentroa, duela urtebete inguru hasi ziren elkarlanean, oso publiko zehatzari zuzendutako ontze-kamara bat garatu eta sortzeko helburuarekin. "Gaztagile txiki eta ertainak interesatzen zaizkigu. Gure lurraldean hain ugariak diren gaztandegi txikiak", diote proiektuaren protagonistek.

"Hiru erakundeak MONDRAGONekoak izateak proiektua erraztu du. Hizkuntza bera hitz egiten dugu eta balio berberak ditugu. Batzen gaituen guztia azken produktuan islatu da"
Malen Sarasua (Esneki), Ismael Cortes (Kide) eta David Alonso de Mezquia (Mondragon Unibertsitateko ikertzailea) dira kasu arrakastatsu honen protagonistak. "Kidek kolaboratzaileak bilatzen zituen, hala nola Esneki, Leartiker zentro teknologikokoa, produktua ezagutzen duena, eta Mondragon Unibertsitatea, kamera barruan behar diren ontze-baldintzak simulatzen laguntzen duena", eta interkooperazioak bere fruituak eman ditu.
Alonso de Mezquiarentzat elkar ulertzea erabatekoa izan da, "MONDRAGONeko erakundeak izateak proiektua erraztu du. Hizkuntza bera hitz egiten dugu eta balio berberak ditugu. Batzen gaituen guztia azken produktuan islatu da". Ontze kamara berria laster hasiko da komerzialitzatzen ekoizle txikien artean, Euskal Herrian zein kanpoan.