Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Copreci: Kalitate, Jasangarritasun eta Berrikuntza arloetan hornitzaile onena
Aitorpen horrek Aretxabaletan (Gipuzkoa) kokatutako kooperatibak funtsezko arloetan egindako ahalegina nabarmentzen du, hala nola: partner-aren hazkundearen euskarria, lehiakortasuna, komunikazioa eta zerbitzua.
Ekitaldia joan den abenduan izan zen, Eslovenian, eta Javier García San Martín eta Gorka Landa Asuak jaso zuten saria.
"Elkarren arteko lanari eta bisio konpartituari erantzuten dio sariak. Hala, Coprecik lanean jarraituko du etorkizun jasangarri eta berritzaileago baten alde"
Coprecik eskerrak eman nahi dizkio Hisense Europeri bere konfiantza eta errekonozimenduagatik, "baita gure taldeari ere bere eguneroko konpromisoagatik. Lorpen hori gure lankidetzaren eta ikuspegi partekatuaren isla da. Coprecik lanean jarraituko du etorkizun berritzaile eta jasangarriago bat eraikitzeko ", adierazi du konpainiak.
Hisense, munduko liderra teknologian
Hisense, munduko liderra da teknologian, eta erabiltzailearen eraginkortasuna, konektibitatea eta esperientzia birdefinitzen ari da hainbat sektoretan, hala nola kontsumo-elektronikan, hiri adimendunetan, automobilgintzan, osasunean eta etxeko entretenimenduan.
Konektatutako etxeetarako teknologia
Duela gutxi, Hisensek etxeko ekosistema adimenduna aurkeztu du ConnectLife plataformaren bidez. Plataforma horrek hainbat gailu kudeatzeko aukera ematen du, hala nola hozkailuak, aire egokituak, garbigailuak eta gehiago, eta Google Home-rekin eta Matterrek ziurtatutako hirugarrenen gailuekin ere integratzen da.