Irakurriena
- 1. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 2. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
- 3. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
- 4. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 5. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 6. Kidek 50. urteurrena ospatu du
Joseba Sarrionandia, irakasle gonbidatu Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan
Graduondo bi urtean behin egiten da eta ohi denez, hilean asteburu batez egingo da., Aretxabaletako (Gipuzkoa) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bihar hasi eta ekainaren 12ra arte egingo dute aurtengoa.
Hitzaldi kate baten bidez osatzen du EKTk bere formakuntza eskaintza. Askotariko ahotsak bildu ohi dituzte ikasgelara, diziplina ugaritatik datozen kulturgile, sortzaile, pentsalarienak. Bada, zortzigarren edizio honetan hizlari ariko direnen artean daude, besteak beste, Haizpea Abrisketa, Oscar Alegria, Elisabete Ansa, Eduardo Apodaka, Gaizka Aranguren, Rikardo Arregi, Edurne Azkarate, Harkaitz Cano, Jean Louis Davant, Pello Eltzaburu, Jon Eskisabel, Jon Garaño, Jose Angel Irigarai, Maialen Lujanbio, Ainhoa Urien, Asisko Urmeneta, Zaloa Ipiña, Angel Valdes eta Idoia Zabaleta.
Euren esperientziatik eta ezagutzatik ariko dira, eta ertz ezberdinetatik helduko diote euskal kulturgintzaren gaurko auziei. Aurreko edizioan, familia transmisioa, Kataluniako prozesu independentistan kulturgintzak izandako lekua, Euskaraldia eta beste izan ziren ikasgelara eramandako gaietako batzuk. Aurten, Nekane Goikoetxea eta Iñaki Urruzola graduondokoaren arduradunek azaldu dutenez, «euskal kulturari eusten dioten egituren» nolakotasuna izango dute hizpide. Baina ez hori bakarrik: «Euskaltasunak gaurko hirietan dituen gorpuzkerak ere aztertuko ditugu, euskal kulturaren espazio emozionalak, zinemagintzak ere berariazko lekua hartuko du, euskal kulturan historiak duen lekuaz gogoetatuko dugu...».
Sarrionandia, irakasle gonbidatu
Aurtengo edizioaren beste berezitasun bat Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatu ariko dela da. Urruzolaren eta Goikoetxearen esanetan, aspalditik ari dira harekin lankidetzan, eta ekarpen ugari egin izan ditu aurreko ikasturteetan ere. Aurten, irakasle gonbidatu aritzea adostu dute, hots, asteburu guztietan ikasleen eta irakasleen solasaldi eta gogoetak bideratzen parte hartzea. Horrez gainera, haren gidaritzapean bi mintegi egiteko borondatea dutela ere aurreratu dute arduradunek, EKTn aritu diren ikasle ohientzat irekiak. Pandemiarengatik, baina, «moldatu» egin beharko dutela diote. Beharrezkoa balitz, eskolak online moldatzeko prest daudela aipatu dute, baina nabarmendu presentzialaren aldeko apustua egingo dutela.