Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
José María Ormaetxea, sortu berri den Arizmendiarrieta Fundazioaren Ohorezko presidente
Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa fundazio kanoniko, autonomo eta irabazirik gabekoa da, MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboari eta Arizmendiarretaren kanonizazio prozesuari lotuta dauden hainbat kristau laikok sortutakoa.
Fundazioaren jomugak dira On José María Arizmendiarretaren figura, bizitza eta lorpenak ezagutzera ematea; herrietako elizekin elkarlanean ebanjelizazio soziala bultzatzea; Euskal Herriko eraldaketa sozio-ekonomikoa eragingo duten prozesuetan parte-hartzea; eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin lankidetza.
Elkartearen organigrama honakoa da: presidentea, Juan Manuel Sinde; presidente ordea, José Emilio Lafuente; idazkaria, Iñaki Roa; batzordekideak, José Miguel Erdozain, Carlos García de Andoin, Angel María García, Jesús Maiztegui, Gaspar Martinez, Jesús Carlos Medina, Itziar Navarro, Luis Antonio Preciado eta Javier Retegui. Eta, horiez gain, Ohorezko presidentea Jesús Maria Ormaetxea; eta Ohorezko kideak Alfonso Gorroñogoitia, MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboaren sortzaile ere badena, eta Juan María Uriarte gotzaina.