Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Javier Murok irabazi du Soraluze S. Coop. taldearen 50. urteurreneko eskultura lehiaketa
“Kooperatibismoaren espiritua irudikatzen du lanak: batasuna, kanpora zabaltzea, mugimendua, eta batez ere etorkizunera begirada baikorra”, esan dute antolatzaileek Muroren lana definitzerakoan. Eskultura Osintxun jarriko dute, kooperatibaren eraikinean, apirilaren 27an.
Javier Murok epaimahaia konbentzitu du Reto al futuro lanarekin. Baina erabakia hartzea ez da erraza izan; izan ere, aurkeztu dituzten gainerako lanen maila handia izan da. Ondokoak izan dira aurkeztutako lanak: Aitor Ruiz de Eginoren Gu; Arturo Andraderen Los cooperativistas; Willy Latsurregiren, Zeru hertzaren muga; Alberto Ramirezen, Sustraitze; Iñigo Arregiren, Barruan; eta, Manu Muniategiandikoetxearen Bat izanik.
Lan guztiak jasoko dituen erakusketa
Lehiaketara aurkeztu dituzten lanen maila nabarmendu du antolakuntza taldeak. Eskalara egindako lanon erreplikak eta azalpenak erakusgai jarri dituzte Soraluzeko kiroldegian. Gainera, 1962an Gipuzkoan sortutako kooperatibaren historia jasotzen duen irudi sorta ere ikusgai dago.
Erakusketa apirilaren 21era arte egongo da zabalik: astegunetan 19:00etatik 20:00etara eta aste bukaeratan 12:00etatik 13:30era.