Jasangarritasuna sustatzeko laguntza ildo berriak ireki ditu MONDRAGON Fundazioak

2025-2028 Politika Sozioenpresarial berriak jasangarritasuna negozioaren estrategian integratzea du helburu (ASG, Ingurumenekoa, Soziala eta Gobernantza), eta horretarako Mondragon Fundazioak laguntza deialdi berria onartu du 2026 urterako.
Card image cap
2026/04/09

Laguntza bide berri honen xedea MONDRAGON 2025-2028 Politika Sozioenpresariala garatzea da, jasangarritasunaren estrategia eta ekintzak lehiakortasunerako giltzarri gisa garatuz, bai araudiaren eskakizunei bai bezeroen eskakizunei erantzuteko.

Onartu diren proiektuak jasangarritasunaren garapen- eta gobernantza- hobetuko dute, gure erakundeetan jasangarritasunaren jardueran eta eraginkortasunean aurrerapen garrantzitsuak egon daitezen. Guztira 33 kooperatiba, eta 600.000 euroko eskaera laguntzak onartu dira bost lan ildoen inguruan:

  • Jasangarritasun Planak eta ESG Gobernantza garatzea: kooperatiba bakoitzaren jasangarritasuna helburu, ekintza eta adierazleen estrategia eta aginte panelak definitu eta helburu horiek lortzeko jasangarritasunaren gobernantza eredu aproposak garatu.
  • ESG prestakuntza programa: jasangarritasunari buruzko ezagutza orokorra eta partekatua (ESG) eskaini: zergatik den garrantzitsua, zer eskatzen duen araudiak eta merkatuak, eta nola lotu gure balio-proposamenari hizkuntza komun batekin. Gaiak lehenestea, erabakiak irizpidez hartu ahal izateko.
  • Klima Trantsiziorako Planak garatzea: erakundeen karbono-aztarnaren kalkulua eta etorkizuneko eszenatokien azterketa: emisioen proiekzioa eta deskarbonizazio planak garatzea, epe ertain eta luzerako helburuekin.
  • Jasangarritasuna hornikuntza-katean: hornikuntza- katea modu arduratsuan kudeatzen laguntzea, hornitzaileen ebaluazioa eta diagnostikoa, arriskuak eta eremu kritikoak identifikatuz. Kooperatiba bakoitzarentzat hornikuntza-kate jasangarrirako ibilbide-orria definitu eta hornitzaileak ebaluatzeko plataforma garatu.
  • Jasangarritasun informazio-sistemen digitalizazioa: jasangarritasun informazioa arinduko duten prozesuak eta teknologiak integratzeko informazio-sistemak diseinatzea eta garatzea, trazabilitatea eta kanpo-egiaztapena bermatuko dutenak Europako iraunkortasun-estandarren arabera.

2025-2028 aldi osorako laguntza ildoa izango da, kanpo- zerbitzuen azpikontratazioko erabilerara mugatua, gastuen gehieneko %60a arte. Lehen deialdiko eskaera ikusita, segida emango zaie laguntza hauei eta aurtengo urte bukaeran berriz ere deialdi berria irekiko da 2027rako proiektuekin.