Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 2. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
- 3. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
- 4. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 5. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 6. Kidek 50. urteurrena ospatu du
Jaione Ganzarainek ordezkatu du Jose Antonio Etxarri Lortek-eko zuzendari nagusi gisa
Aldaketa honen helburua da 109/2015 Dekretuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten Teknologia Zentroen zuzendaritza nagusientzat ezarritako doktore-titulazioaren baldintza betetzea. Jaione Ganzarain ingeniari industriala (Nafarroako Unibertsitatea) eta ingenieritzan doktorea da (Mondragon Unibertsitatea). Project Management Institute erakundearen Proiektu Profesionalen Kudeaketarako (PMP) ziurtagiria du eta 1997az geroztik ibilbide luzea egin du Mondragon Goi Eskola Politeknikoan-Mondragon Unibertsitatean Berrikuntza, Kudeaketa eta Antolaketa Ikerketa Taldeko irakasle-ikertzaile eta koordinatzaile gisa. Jarduera zientifiko eta enpresarial zabala garatu du artikulu zientifikoak argitaratuz eta enpresa nahiz eskualdeko transferentzi proiektuak burutuz.
Lortek-eko Kontseilu Errektoreak, etapa berri honetan, bere babesa eta konfiantza helarazi nahi dio Jaione Ganzaraini. Era berean, Jose Antonio Etxarriri, publikoki aitortu nahi dio, Lortek-en izan duen ibilbide profesionalean, bere lidergo eta konpromisoarekin, zentruaren ikerketa-bikaintasuna eta teknologia enpresetarako transferitzeko garapen eta sendotze prozesuan egindako lana.
Lortek-eri buruz
Lortek Zentro Teknologiko Pribatuak, BRTAko eta MONDRAGON Korporazioko kideak, ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuetan eta haien digitalizazioan, hura transferitzeko industria-sareari, eta, hartara, haren lehiakortasuna, ingurumen-inpaktua eta jasangarritasuna hobetzea.
Hauek dira espezializazio-eremuak:
- Lotura-teknologiak.
- Metalen gehikuntzako fabrikazioa
- Ikuskapena eta saiakuntza ez-suntsitzaileak
- Fabrikazio adimenduna eta Industry 4.0
Lortek-ek kudeaketa integraleko sistemaren (UNE 166002:2014) ziurtagiria du SGSren aldetik, eta horrek zentroak I+G+B arloan duen bikaintasuna aitortzen du.