Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Jaione Ganzarain: “Lortek ireki bat nahi dugu, inguruko agente teknologikoekin lan egiten duena”
Bere zuzendari nagusiak, Jaione Ganzarainek, kanpoaldera zuzendutakoetan eta barrualdera zuzendutakoetan banatzen ditu. Lehenengoen barruan honako hauek nabarmendu ditu: “bezeroarekiko harremana eta transferentzian haztea”; “fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, lotura-teknologietan eta metalen fabrikazio gehigarrian espezializatutako zentroa izatea”; eta “Lortek ireki bat izatea, inguruko agente teknologikoekin lan eginez”. Barrualdera begira, “kultura kooperatiboa eta pertsonak garatzea” eta “gestioaren bikaintasuna” dira erronka nagusienak.
Plan hori, era berean, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin lerrokatzen da. Lortek industria adimendunean zentratzen da, eta, horretarako, oso erronka argiak ditu: “Materialen arloa indartzea, 0 aztarna kontuan hartuz, fabrikazio-prozesu malguak ezartzea eta negozio-eredu berriak lantzea datu-bilketaren eta IoT-ren bidez”.
Zentro teknologikoak abian jarritako ekimenen artean bi berrikuntza disruptibo daude eta Europako Batzordearen Innovation Radar plataforman sartu dira. Horizon 2020 programak finantzatutako HyperCOG proiektu europarraren barruan garatu dira.
Lehenengoan, Lortekek termografia teknologia erabiltzen du “burdingintzako prozesuan koilara adimenduen tenperatura kontrolatzeko, fabrikazio-prozesuaren baldintzak hobetzeko”.
Bigarrenean, software bat garatzen ari dira, CyberServices eta DFKI Alemaniako ikerketa zentroarekin elkarlanean: “Sistema industrial ziberfisiko bat lortzea da asmoa, adimen artifiziala erabiliz eta ikerketa prozesua hobetuz”.
Edukia hemendik jasota: https://www.spri.eus/teknologia-komunikazioa/jaione-ganzarain-lortek-ireki-bat-nahi-dugu-inguruko-agente-teknologikoekin-lan-egiten-duena/