Irakurriena
- 1. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 2. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 3. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 4. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 5. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 6. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 7. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
- 8. Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
- 9. Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratu ditu gizarte egitasmoak laguntzera
- 10. Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
Izan zaitez boluntario FLL EUSKADI-MONDRAGON torneoan
MONDRAGON eta Innobasquek FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa antolatu dute inguruko 6 eta 16 urte bitarteko gazteei gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoen garapenean laguntzeko asmoz.
Horregatik, hurrengo otsailaren 8an era aktiboan boluntario bezala parte hartzeko deia luzatu dute MONDRAGONek eta gainerako antolatzaileek.
First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da.
"FLL Euskadi-MONDRAGON handi egin dugu, talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileen eskutik. Iaz antolatutako microFLLren arrakastak beste dimentsio batean jarri gaitu, eta ekimen hau egonkortu nahi dugu. Iazko pilotuaren ondoren, aurten FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, estatu mailako txapelketara sailkatzeko balioko duena" adierazi du Iñigo Larreak, MONDRAGONeko Talentuaren Gestioaren arduradunak.
Honek guztiak behar duen bezala funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza. Horretarako, eman izena HEMEN. Era ezberdinetan lagundu dezakezu egun honen arrakasta bermatze aldera. Epaile bezala aurkezten diren proiektuak baloratu ahal izango dituzu, score edo time keeper bezala puntuazio eta denboraren kontrola eraman edo floater bezala talde ezberdinen laguntzaile eta gida izan egun osoan zehar.
Zer izango naiz?
Epaile: Talde bakoitzaren proiektu zientifikoa baloratuko dut, hilabetetan zehar landu duten lana eta honen aurkezpena puntuatuko ditut. Ekitaldiaren egunean nire egitekoa talde ezberdinen proiektuen aurkezpenak ikusi eta baloratzea izango da.
Arbitro: Robotaren jokoa ikuskatuko dut. Partaide bakoitzak robotaren jokoan era zuzenean parte hartu eta arauak errespetatzen direla ziurtatuko dut. Nire egitekoa egun horretan robotaren jokoaren garapen egokia bermatzea izango da.
Floater: Talde partaide bakoitzak bere floater propioa du. Floater bezala nire egitekoa egunean zehar talde bakoitzak duen ordutegia kontrolatu eta hauen eguna erraztea izango da. Nire taldearen arduraduna izango naiz, eta taldearen partaide bat gehiago bilakatuko naiz.
Junior zientzialaria: Nire egitekoa egun honetan 6 eta 10 urte bitarteko gazteez osaturiko FLL Junior taldeen lana eta lorpenak zoriontzea izango da.
Mundu osoan zehar heziketa bultzatuz
First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da FLL EUSKADI-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Ekitaldia MONDRAGON Korporazioak STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duen akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.