Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Iraupen Mugatuko Mutualisten kolektiboarentzat estaldura eredu berria onartu da
Iragan asteazkenean, hilaren 27an, LaguAro, EPSVk Donostiako Kursaal Jauregian eginiko Ezohiko Batzar Orokorrean 524 pertsona konpromisario elkartu ziren, bertaratutakoen eta ordezkatuen artean, eta Errektore Kontseiluak aurkeztutako proposamenaren alde bozkatu zuten.
Estaldura eredu berriaren onarpenaren ondorioz, kooperatibetara epe mugatuan sartzen ari diren pertsonek (mila baino gehiago 2022ko lehen zazpi hilabeteotan) estaldura hobea izango dute. Pertsona horiek iraupen mugatuko lotura sozietarioa mantentzen duten bitartean, babes handiagoa izango dute. Hala enplegu laguntzako prestazioak jasotzeko aukera izango dute (aldi baterako birkokatzeak, lan-egutegi mugikorra...) eta kooperatibako kidetza kontsolidatzerakoan, aukera izango dute beste zenbait baldintza betez gero, baja mugatuko prestazioa jasotzeko, pentsio eskubideengan eraginik izan gabe.
Estaldura eredu berriaren onarpenaren ondorioz, kooperatibetara epe mugatuan sartzen ari diren pertsonek (mila baino gehiago 2022ko lehen zazpi hilabetetan) estaldura hobea izango dute
Lotura honetan (https://youtu.be/j2S6CHMDgZM) ikus dezakezue Batzar Orokorrean onartutako proposamenaren laburpena.
2022ko bilakaera
Era berean, Batzar Orokorrak balio izan zuen LagunAro, EPSVk, 2022ko lehenengo hilabeteetan, esparru ezberdinetan, izandako bilakaeraren berri emateko. Lehen sei hilabeteotan konplikatua izaten ari da ondarearen eta entitatearen pentsio sistemaren kudeaketa, gaur egungo testuinguru makroekonomiko korapilatsuaren ondorioz (gerra, inflazioaren hazkundea, banku zentralen parte-hartzeak...).