TUlankide MONDRAGON

Irakasteko prozesuan, "irakasle izatetik erraztaile izatera"

2019/05/13

Mondragon Unibertsitateak jardunaldia prestatu du, maiatzaren 15erako.
Irakasteko prozesuan, "irakasle izatetik erraztaile izatera"

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak «Irakasle izatetik erraztaile izatera» izeneko jardunaldia antolatu du datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, Eskoriatzako campusean. Hezkuntza eta Berrikuntza Jardunaldiaren bosgarren edizioa da, eta erraztaile-jarduna eta hezkuntzako erraztaileen eginkizuna aztertzeko balio izango du.

Jardunaldian izango dira, besteak beste, Carlos Magro eta Eugenio Astigarraga. Lehena Educación Abierta elkarteko lehendakariordea eta berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean aditua da eta, bigarrena, berriz, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea.

Izen-ematea

Jardunaldia irekia izango da, baina interesa dutenek aurretiaz izena eman beharko dute. Izena emateko epea maiatzaren 13an amaituko da.

EGITARAUA

  • 09:00-09:15. Ongietorria. Begoña Pedrosa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
  • 09:15-10:00. Hitzaldia: «Hezkuntza garai aldakorretan». Eugenio Astigarraga (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea).
  • 10:00-12:30. Tailerra eta hitzaldia. «Aprendizaje colaborativo y experiencial: reflexión sobre los nuevos roles para el aprendizaje» (Lankidetzan eta esperientzian oinarritutako ikaskuntza: ikaskuntzarako rol berriei buruzko gogoetak). Carlos Magro (berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean aditua eta Educación Abierta elkarteko lehendakariordea). Educación Abierta elkartea hezkuntza-eraldaketaren inguruan biltzeko eta eztabaidatzeko topagunea da, gizarte demokratikoagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko asmoarekin.

 

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT)

Irailetik aurrera emango du titulu hori Mondragon Unibertsitateak, TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin batera. Ikaskuntza- eta berrikuntza-prozesuak sustatzera bideratutako titulazio bakarra da Estatuan, eta era erdi-presentziazkoan emango da Bilbon eta Madrilen.

LIT (Learn, Innovate, Teach each other) masterraren helburua hauxe da: orotariko prestakuntza-testuinguruetan, ikastetxeetan nahiz enpresetan, gizartea eraldatzen lagunduko duten hezkuntza-prozesu eraldatzaileak bultzatzeko, kudeatzeko eta ikertzeko gai izango diren tituludunak trebatzea. Garapen pertsonal eta profesional eraldatzailera bideratutako ikaskuntza da, eta hainbat bide erabiliko ditu: metodologia praktikoa bera, lan-bidaiak, workshopak, lantegiak eta abar. LIT masterreko ikasle bakoitzak bere interes pertsonal eta profesionaletarako edukirik aproposenak aukeratu ahal izango ditu.

Eguraldia
Asteartea 21 Min: 8
Max: 20
Asteazkena 22 Min: 6
Max: 24
Osteguna 23 Min: 10
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak