Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, urte bukaeran utziko du bere kargua
Pasa den maiatzaren 29an, Mondragon Unibertsitateko Errektorea den Iosu Zabalak jakinarazi zion Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreari, abenduan, bere bigarren agintaldia bukatzerakoan, Errektore eginkizunak uzteko asmoa zuela.
Indar biziko 8 urte izan dira, non, Unibertsitateak garapen handia izan duen bai ikuspegi kuantitatibotik, baita kualitatibotik ere
Iosu Zabalak, aurreko Errektorea izan zen Inaxio Oliveriren erreleboa hartu zuen 2006an, honek hasitako bideari jarraipena emateko eta unibertsitatearen aukerak zabaltzeko, proiektu eta estrategia berriak bultzatuz.
Indar biziko 8 urte izan dira, non, Unibertsitateak garapen handia izan duen bai ikuspegi kuantitatibotik, baita kualitatibotik ere. Begiratu baino ez dago, Euskadin izan duen zabalkundea eta nola ez, nazioartean; ezin ahaztu Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egindako egokitzapena, titulu berrien diseinu eta ezarpena eta lau fakultateetan abian jarritako azpiegiturak.
Errektoreak, une ezin hobea dela uste du, pertsona berri batek ardura honen erreleboa hartu eta Mondragon Unibertsitatearen kudeaketak suposatzen duen zeregin zorrotz honetan, etapa berria katalizatzeko.
Momentu honetatik aurrera eta datozen hilabeteotan, Kontseilu Errektoreko Presidenteak, martxan jarriko du Errektore berria aukeratzeko aurrez zehaztuta dagoen prozedura, denbora batez bien elkarbizitza bermatzeko eta kargu honek dituen ardura instituzional, akademiko eta antolakuntzakoak era natural batean transferitu ahal izateko.