Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Industria 4.0: erronka eta aukera berriak
Industria 4.0 kontzeptuak laugarren industria iraultzari egiten dio erreferentzia, batik bat digitalizazio eta jarduera produktiboaren artean sortzen den harreman estuaren ondorioz sortu dena. Testuinguru honetan, industria eta enpresek eskaintzen dute balio erantsia aldatu eta aberasteko aukera berriak sortzen dira. Izan ere, produktu, zerbitzu berriak, negozio eredu berriak, behar berriak, eta erronka berriak agertzen dira. Hauek guztiak nolabait etorkizuneko industriaren eredua eta lehiakortasunaren gakoak definituko dituzte.
Etorkizun adimentsua eraikiz
Testuinguru honetan, ULMA Handling Systems eta Soraluce-DanobatGroup-etako adituek beraien esperientzia aurkeztuko dute datorren azaroaren 22an Donostian egingo den Basque Industry 4.0 kongresuan.
Aurtengoa Basque Industry 4.0 delakoaren IV. edizoa da. Bertan elkartuko dira hainbat aditu eta erakunde desberdinetako ordezkariak. Guztiek aurkeztuko dituzte etorkizunerako joera berritzaileenak, iritziak, erakusketak, tailerrak, eta abar.
Zehazki, kooperatibetako ordezkariak ere izango dira aurkezle. Horrela, Soraluce-DanobatGroup-eko Javier Torellak automozioan aurreikusten diren etorkizunerako erronkei buruz hitz egingo du.
Bere aldetik, Mikel Altuna, ULMA Handling Systems-eko berrikuntza zuzendariak logistika alorrean roboten teknologiei esker ematen ari diren aurrerapenen inguruan hitz egingo du.