Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Iñaki Gabilondo 2022ko "Arizmendiarrieta Egunean"
Datorren azaroaren 16an, arratsaldeko seietan, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoaren (Mondragon Unibertsitatea) 6211 eta 6212 gelatan (Aula Magna) egingo da Arizmendiarrietaren eguna.
Aurtengo edizioan Iñaki Gabilondo kazetari ezaguna izango da protagonista. Iñakik atsegin handiz erantzun dio Arizmendiarreitaren Lagunen Elkarteari (ALE). Ekitaldiaren helburua da Esperientziaren sustatzailearen figura gogora ekartzea. On Jose Maria Arizmendiarrieta 1976an hil zen, 45 urtez gizarte kooperatiboago, solidarioago eta bidezkoago baten alde lanean tinko aritu ondoren.
"Arizmendiarrieta: etorkizuneko historia"
"Arizmendiarrieta: etorkizuneko historia" izenburupean, Gabiondok Arizmendiarrietaren pentsaera eta haren 'ideia garrantzitsuenak' errepasatuko ditu, gaurko ikuspegitik, arlo sozio-ekonomikoaren gaurko begiradatik. Nola gidatuko gaituzte gaur Arizmendiarrietaren balioek? Zein esanahi dute gaur hezkuntzak, pertsonek eta kooperatibismoak, bere pentsaeraren oinarri sendoenek? Zein izango litzateke gaur, hark aldarrikatzen zuen 'ordena berria'?
Honako hauek eta beste zenbait izango dira topaketan aztertuko direnak.
![Foto Begoña Marañón[6].JPG Foto Begoña Marañón[6].JPG](https://www.tulankide.com/eu/foto-begona-maranon-6.jpg/@@images/image-768-db80379e50193fa7758ca6de1b7f5b5d.jpeg)
Moderatzaile moduan Begoña Marañon izango da. Gaur egun SER irrati kateko Euskadiko eta Radio Bilbao-ko zuzendaria da Marañon.