Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek gradu bukaerako lanak aurkeztuko dituzte bihar
2014-2015 ikasturtean guztira 15 gradu bukaerako lan egin dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan; horietako batzuk, gainera, Goikolab komunikazio-berrikuntzarako laborategian gauzatu dira. Goikolaben garatutako proiektuek finantziazioa dute eta ikasleek diru-ordaina jasotzen dute egindako lanaren truke. Laborategiko partaideek, horrez gain, sorkuntza eta ekintzailetza munduko adituen formazio berezia ere jaso dute proiektuok modurik egokienean burutu ahal izateko.
Lan bakoitzean bi tutorek hartu dute parte: batetik, erakunde edo enpresako tutoreak, eta, bestetik, unibertsitateko tutoreak. Mondragon Unibertsitateko tutoreek, lanaren diseinuan parte hartzeaz gain, ikerketa akademikoaren eta alderdi praktikoan jorratutako lanen kalitatea bermatu dute. Erakundeetako ordezkariek, berriz, lanen alderdi praktikoan lagundu dute.
Aurtengo ikasturtean ere mota askotako lanak egin dira; esate baterako, kultur ondare ez-materialari buruzko dokumentala, ETBko saio batentzako hobekuntza-proposamenak, Debagoieneko herri-moneta sustatzeko komunikazio-plana edota eskualde horretako eskaintza turistikoa hedatzeko plana. Askotarikoak izan dira, halaber, proiektu horietan parte hartu duten erakunde eta enpresak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, ETB, Udalbiltza, ISEA, Bilbo Hiria Irratia, Irrien lagunak, Bagara, Mondragon Lingua…