Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
IKERLAN ikerketa zentroa MODEOL proiektuan parte hartzen ari da
Sektore eolikoan paradigma aldaketa dator, zeinak malgutasun handiagoa eskatzen baitie osagaien fabrikatzaileei, kalitate eta doitasuneko betekizunez gain modularitate maila handia duten eta aerosorgailuetan muntatuak izateko prest dauden diseinuak eskaintzeko.
Testuinguru horretan garatzen ari da MODEOL euskal proiektua. LauLagun Bearings balio erantsi handiko errodamenduen fabrikatzaile gipuzkoarrak gidatutako proiektua da, IKERLAN ikerketa zentroak parte hartzen ari da bertan.
Proiektua, Hazitek Estrategikoa programaren barruan kokatzen da, eta osagai eolikoen hornitzaileak diren euskal enpresen eraldaketa sustatu nahi du, sektoreak dituen erronkei aurre egin diezaieten.
MODEOL proiektuak Energiaren Klusterraren babesa dauka, eta sektore eolikoan nabarmentzen diren euskal enpresak biltzen diren bertan, esaterako Hine Group, Erreka, Wec, Antec, Intza eta Glual enpresak.
Proiektuaren helburu nagusia da enpresa horien posizionamendua indartzea, sektore eolikoak bizi duen iraultzaren aurrean, beren diseinuak eta prozesuak egokituz eta horrekin kalitateko osagaiak ez ezik modulu integralak eta aerosorgailuan muntatuak izateko prest dauden osagaiak ere eskaintzeko.
Proiektuan parte hartzen duten enpresek beren erantzun teknologikoak hobetzea eta beren bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuen kalitatea handitzea bilatzen dute, osagaien manufakturan diharduten agenteen eta aerosorgailuen fabrikatzaileen arteko interakzio eta solaskide kopurua murriztuta. Horrela, kostu logistikoak gutxitzen dira eta hornidura katea sinplifikatzen da.
“Proiektuak bere bigarren urtea bukatu du, eta 2019aren bukaerara arte luzatutako da, eta, bere lehen ondorioek baieztatzen dutenez, beharrezkoa da aerosorgailuen fabrikatzaileek eta hornitzaileek modularizazio estrategia bat garatzea, produktuaren zikloa azkar eta etengabe berritzea bermatzeko”, segurtatu du IKERLANen ekimen honen ardura duen Iker Urrestik. Horrez gain, diseinu eta osotasun estrukturaleko gaitasunak garatu dira fabrikatzaileekin zuzenean interakzioan egon ahal izateko aerosorgailu berrien diseinu fasean.
Zentro teknologikoak, haizearen karga eredu aeroelastikoen bitartez, kalkulatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, osagaien eta moduluen diseinuan duen esperientzia eta fidagarritasun estrukturalaren analisiaren gaineko know howa jartzen ditu proiektu honetan.
LauLagunen ekimenaren koordinatzailea den Aitor Zurutuzak, berriz, esaten du “proiektu honek soluzio modular hobeak garatu nahi dituela sektoreak egun dituen premiei erantzuteko”. Hori dela eta, MODEOL proiektuan parte hartzen duten enpresek kontzeptu modularrak hartzen dituzte kontuan beren plataforma berrietan eta horri esker aldaera gehiago eskaini dezakete osagai batzuen estandarizazioa aprobetxatuta.
Modularizazioaren estrategiari esker fabrikazio, muntaketa eta logistikako kostuak murriztuko dira. Gainera, moduluaren multzoa optimizatzeko aukera irekiko da, eta ez soilik moduluaren osagai bakoitzarena.
Apirilaren 2tik 4ra Wind Europe Conference & Exhibition ekitaldi internazionalaren hurrengo edizioa egingo da Bilbon, eta MODEOL proiektuaren aurrerapenak aurkeztuko dira bertan.
Foro horren barruan, Zurutuzak hitzaldi bat emango du ekimenaren aurrerapenen gainean, Next generation components for wind turbines izeneko saioan. Horretaz aparte, proiektuko parte hartzaileek beren standa edukiko dute Energiaren Klusterrak koordinatutako gunean (1 Hallean).