Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
IK4-IKERLANek jardunaldi bat antolatu du industria enpresentzat
Maiatzaren 16an IK4-IKERLANek dibulgazio jardunaldi bat egingo du Arrasate-Mondragón-en duen egoitza nagusian, euskal enpresekin elkarlan estuan egindako digitalizazio prozesuetan duen esperientzia frogatuaren gainean.
Topaketa 09:00etan hasiko da, eta bertan erakutsiko dira IKERLAN KONNEKTek, IK4-IKERLANek 4.0 Industriarako dituen soluzio teknologikoen familiak, 4.0 Industriarako eskaintzen dituen ahalmenak, hau da, digitalizazioaren adarrean proiektu integralak sorrera unetik prototiporaino garatzeko eskaintzen dituen ahalmenak.
Hurbilpen horri ikuspuntu praktikotik helduko zaio, erreferentziako euskal industrietan inplementatu eta arrakasta eduki duten kasu batzuen bitartez. Horretarako, zentro teknologikoko bertako hizlariekin batera, hau da, EIKTeko zuzendari Ion Etxebarriarrekin eta IoT Zibersegurtasun taldeko arduradun Salva Trujillorekin batera Fagor Arrasate eta GH Cranes Gipuzkoako enpresen ordezkariak arituko dira, eta IKERLAN KONNEKTen soluzio teknologikoak inplementatu ondoren beren fabrikazio prozesuek eduki duten bilakaera azalduko dute.
Batez ere beren produktu eta zerbitzuen digitalizaziora jauzi egin ez duten enpresetako gerente, arduradun eta zuzendari teknikoentzat da jardunaldia. Ekoizpen prozesuetan sistema digital pertsonalizatuak inplementatzeko dauden teknologien eta baliabideen gaineko aholkularitza eta informazioa ematea da ekitaldiaren asmoa.