Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
IK4-Ikerlanek enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko dituen gaitasunak erakutsiko ditu BIEMH azokan

Ikerlan zentro teknologikoak enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko dituen ahalmenak erakutsiko ditu Makina-erremintaren Bienalean(BIEMH), Europan sektore horrek egiten duen azokarik garrantzitsuenetakoan. Azoka Bilbao Exhibition Centren egingo da maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean.
Laugarren Iraultza Industriala izeneko testuinguru honetan, non digitalizazioa industri konpainien erronka nagusia bihurtu baita, euskal zentroak 4.0 industriarako garatzen dituen teknologiak erakutsiko ditu.
Teknologia digitalak bat-batean agertzea industri produkzioaren eredu tradizionalak eraldatzea ekartzen ari da, eta Ikerlanek enpresei aldaketa horretara moldatzen laguntzen dieten tresnak garatzen ditu: “enpresei ohiko industria izatetik 4.0 industria izatera laguntzen diegu eta hori nola egiten dugun erakutsiko dugu”, ziurtatu du zentroko Fabrikazio Aurreratuko unitateko zuzendari Xabier Sagartzazuk.
“Enpresei ohiko industria izatetik 4.0 industria izatera laguntzen diegu eta hori nola egiten dugun erakutsiko dugu”
BIEHMeko 1 pabilioian, B19-C20 estandean egongo da zentro teknologikoa, eta han hainbat erakusgailu jarriko ditu hainbat arlotan dituen ahalmenak eta esperientziak erakusteko, esaterako makinak urrutitik ikuskatzeko moduetan, sistema elektroniko txertatuetan, diseinu mekanikoan eta fidagarritasun estrukturalean, efizientzia operatiboan eta salmenta osteko zerbitzu aurreratuetan.
190 ikertzaile baino gehiagorekin industriaren digitalizazioa eta fabrikazio aurreratua lantzen, zentro teknologikoak beraien sektoreetan liderrak diren enpresetarako egiten du lan, esaterako Fagor Arrasaterako. Bere gaitasunetan sartzen dira, besteak beste, elektronika, komunikazioak eta informatika, bai eta mekanika, diseinua eta fidagarritasun estrukturala, kntrola eta monitorizazioa ere. Gainera, zentroak bere bezeroei zerbitzua emateko negozio aukera berriak bilatzen laguntzen die zerbitizaziorako azken teknologietan oinarrituta.
“Bienalean makina-erreminten fabrikatzaile nagusiek hartuko dute parte, beraz, aukera ezin hobea izango dugu gure eskaintza teknologikoa erakusteko, eta haien gaitasunak osatzeko balioko zaienez oso interesgarria irudituko zaie”, esan du Sagartzazuk.
Erakusgailuak
Bere gaitasunak aurkezteko, Ikerlanek lau erakusgailu jarriko ditu ikusgai BIEMH azokan. Lehen erakusgailuak urrutiko ikuskapenak balio kate osoan egiten duen ekarpena ikusiko da. Zehazki, garraio bertikaleko instalazio baten bankua eskalan jarriko da. Instalazioa Oronarekin elkarlanean garatu da. Egiaztatu ahal izango da, batetik, nola neurtzen diren birtualki makina batean makinaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua ematen duten parametro fisikoak eta, bestetik, nola bidaltzen diren neurri horiek M2M nodo baten bidez datu zentro batera, han operatibari, osasunari, efizientzia energetikoari, errendimendu mekanikoari lotutako egoerak aztertu eta zehaztu ahal izateko.