TUlankide MONDRAGON

Humanity at music, sentimentuak azaleratzen dituen proiektua

2019/02/20

Sinfonia Kooperatiboa aurkeztu da Bilbon, kooperatibismoaren ispilu kulturala.

Zer da Humanity at Music? MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionaletako zuzendari Iñigo Albizuri; Euskadiko Orkestrako zuzendari Oriol Roch; eta Fernando Velazquez musikari ospetsua elkartu dira gaur Bilbon, BBFn, MONDRAGONen proiektu artistikoaren inguruan jarduteko eta egitasmoa hedabideen aurrean aurkezteko. Egitasmo irekia dela aipatu dute hiruek, araurik gabea eta mugarik ez duena, esperientzia kooperatiboa dantzatu eta abestu daitekeela erakusten duen egitasmo handia. "Kooperatibismoa ez da bakarrik hitzez azaldu behar, musikak lagunduta, norberak interpretatu dezake eta proiektu honetan askatasunez, kooperazioan, parte hartu".

Humanity at Music Bilbon aurkeztu da, BBFn.

Kooperatibismoa sentitzeko modu bat

Iñigo Albizurirentzat Humanity at Music oso baliagarria da kooperatiba esperientzia mundura erakusteko. "Ez edonola, kontakizun ofizialak alde batera utzi, eta kantatuz bidaia musikal berezian barneratuz, sormen bidea eginez, eta emoziotik". 

Eragin sozialeko palanka izan nahi du Humanity at Music proiektuak, artearen ikuspegitik, kooperatibismoak lortu dezan beste era batera lortzeko zailak izango ziren asmoak. Pentsatzeko, sentizeko eta jokatzeko modu bat da, "hanka bat lurrean, beste bat airean... Proiektu errentagarriak eta mundu hobe bat irudikatzen dutenak".

Iñigo Albizurik elkartasun proiektua dela ere azpimarratu nahi izan du, "izan ere, proiektuak lor ditzakeen etekinak beste hamaika proiektu sustatzeko erabiliko ditu Mundukidek".

Fernando Velazquez: "Proiektu desberdina da, pertsonen istorioak kontatzen dituena eta oso dotorea"

Ikuspegi libretik, gauzak kontatzeko modu bat da Humanity at Music Fernando Velazquez musikariarentzat (Goya bat, 'Un monstruo viene a verme' pelikulagatik). Hitzak, musika, emozioa, pertsonen bizitzako pasarteak, kooperazioa... Velazquez oso pozik agertu da proiektuan parte hartzeko aukera izan duelako, "oso gustuko dudan proiektua baita" adierazi du getxoztarrak. 

Kolektibo kooperatiboari soinu banda jartzea sekulako erronka izan dela adierazi du, "ederra" bere esanetan. "Kolektibo kooperatiboa gauzak aldatzeko eta gauzak gerta daitezen batu da", gaineratu du. Egitasmoan Euskadiko Orkestrak, Kukai Dantza Taldeak, Jon Sarasuak, Katixa Agirrek, Pili Kaltzadak, Maialen Arzallusek eta beste hamaika artistak parte hartuko dute.

"Buesara doazenak sinfonia abesten aterako dira bertatik"

Oriol Roch-ek esan du irailaren 14a izango dela Humanity at Music egitasmoaren egun handia. Izan ere, egun horretan, Gasteizko Buesa Arenan hamabost mila lagun batu nahi ditu Korporazioak, guztien artean MONDRAGONen ereserki bilakatu daitekeena kantatzeko. "Egitasmo irekia, gizartera hedatu nahi duena, sentimentuak azaleratzen dituena" dela adierazi du Roch-ek.

Humanity at Music Bilbon aurkeztu da, BBFn.

Otsailaren 22 eta 23an ikuskizuna Arrasaten

Ostiralean (etzi) eta larunbatean hasiko da Humanity Herriz herriren bira Arrasateko Amaia Antzokian. 200 lagunetik gora izango dira eszenan, musikariak, abeslariak (Goikobalu, Iubilo Bilbao, Arizmendiko gazteak...) eta antzezleak. Guztien artean eszenaratuko dute Humanity proiektuaren lehenengo zuzenekoa. 

Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta dagoeneko sarrera asko saldu dira bi egunetarako. Internet bidez badago aukera sarrera eskuratzeko. www.humanityatmusic.com agerkarian. 

Argazki bilduma

Eguraldia
Osteguna 14 Min: 4
Max: 11
Ostirala 15 Min: 3
Max: 8
Larunbata 16 Min: 4
Max: 8
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak