Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Huhezinemak aste honetan banatuko ditu aurtengo sariak
Huhezinema 18 sartu da azken txanpan eta egitarau beteaz esango dio agur aurtengo edizioari. Urtarrilaren 22an hasiko da aurtengo egitarau zabala, 'Andrak Erramutan' filmaren proiekzioarekin. Goizeko hamaiketan izango da hitzordua, asteazkenean. Ondoren goizez eta arratsaldez, bai 22an eta 23an ekitaldi ugari izango dira. Mondragon Unibertsitateko IKOko ikasle eta irakasleek antolatu dute aurtengoan ere Huhezinema eta Euskal Herrian erreferentziazkoa den lehiaketak aurten ere parte-hatze handia izango du.
Lan guztien artean onenek sariak eskuratuko dituzte urtarrilaren 24an, arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko den sari banaketa ekitaldian. 16:00etatik aurrera, sail ofizialean parte-hartu duten lanen proiekzioak izango dira eta sari banaketa ekitaldiaren ondoren luntxa izango da bertaratuko diren guztientzat.