Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Hezkuntzako 26 ikaslek praktikak egingo dituzte Latinoamerikan
Eskoriatzako HUHEZI fakultatean ikasten dute ikasle hauek, hezkuntza graduko laugarren mailan.
Urtero bezala, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntza graduko 4. mailako ikasleek aukera izango dute praktikak egiteko Latinoamerikan. Aurten, guztira, 26 ikasle joango dira praktikak egitera Argentina, Txile, Guatemala, Ekuador, Mexiko, Peru eta Boliviako ikastetxeetara. Ikasleak hiru hilabeterako joango dira atzerrira, urritik abendura.
Praktiketara joan aurretik, zenbait formazio eta hausnarketa saio egiten dituzte ikasleek. Aurten, esaterako, baliatu da fakultatean daudela Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluko atzerriko ikasleak eurekin egoteko eta herrialde desberdinei buruzko esperientziak partekatzeko.