Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Hezkuntza Sailburuak, Jokin Bildarratzek Mondragon Unibertsitatea bisitatu du
Atzo, Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Batzordeak, Hezkuntza Sailburua den Jokin Bildarratz eta Hezkuntza Sailburuordea den Adolfo Moraisen bisita jaso zuen.
Agendan aurreikusi bezala, Mondragon Unibertsitatea osatzen duten 4 fakultateetatik 3 bisitatu dituzte: Enpresagintza Fakultatea, Goi Eskola Politeknikoa eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Bertatik bertara ezagutu dituzte eraikinak, laborategiak, estreinatu berri diren espazioak, eta punta-puntako ekipamendu eta teknologia instalazioak.

Gainera, aukera izan dute ikerlariek egiten duten lana gertutik ezagutzeko, eta hezkuntza eskaintza eta ikerketa eta transferentzian egiten den lana ere azaldu zaie zehatz mehatz.
Notizia eta argazkiak www.mondragon.edu webgunean argitaratu dira.