Irakurriena
- 1. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 2. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 3. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 4. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 5. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 6. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
Hedabideen balio soziala aztergai Huhezin
Gertuko komunikabideen balio soziala izan da aztergai gaur Aretxabaletan, Huhezik antolatutako hirugarren jardunaldian. Hainbat adituk esku hartu dute egitasmoan, hala nola, Kataluniako ikus-entzunezkoen kontseiluko Martí Petit, Deustuko Unibertsitateko Jose Luis Retolaza eta EHUko Leire San-Jose.
Balio sozialaren pertzepzioa
Hezikomeko Txema Egañak azaldu duenez, jardunaldien bitartez egin gura izan dutena da, ezagutaraztea balore ekonomikoetatik urruti, ze balore eskaintzen dituen euskarazko komunikazioak interes taldeendako. Horrekin batera, ikerketa-pilotu bat egin du Hezikom taldeak euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzeko eta euskarazko herri ekimeneko bi komunikabidetan jarri dute praktikan pilotu hori: Goienan eta Berrian.
Pilotu horretan, balio sozialari dagokionez, Deustuko Unibertsitateak eta EHUk erabiltzen duten metodologia aplikatu dute.
Hedabideetan balio sozialaren inguruan dagoen pertzepzioa azaldu dute: batetik, herri ekimeneko komunikabideen bueltan, Hekimeneko Alberto Barandiaranek, Berriako Martxelo Otamendik eta Goienako Iban Arantzabalek mahai-ingurua egin dute; eta bestetik, EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria den Andoni Aranburuk bere hedabideko pertzepzioa zein den azaldu du.
Kontuak kontu, hedabideendako oso elementu garrantzitsua izango da balio sozialarena: "Gero eta gehiago zabalduko den kontzeptua da; denbora gutxi barru, ziurrenik derrigorrezkoa izango da diru laguntzak eskatzerako orduan. Gainera, gure lanari balioa emango dion zerbait da: askotan dirudi diru-laguntzak jasotzen ditugula eta bueltan ez dugula ezer ematen eta honekin hau horrela ez dela erakutsiko da" azaldu du Berriako zuzendaria den Martxelo Otamendik