Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Handiak gara gure txikitasunean; horixe da gakoa

- Zure esperientziatik abiatuta, zerk bereizten du LaboralKutxa?
Gure herriko garapen sozial, ekonomiko eta kulturalean ekarpen garrantzitsua egin duen enpresa bat gara. Are gehiago, kontzientzia sozial horrek bezeroekin dugun lan egiteko estiloa ere baldintzatu du.
Batez ere bi aspektuk bereizten dute erakundea. Batetik, enpresa ereduak berak, lan kooperatiba izanik, propiektuarekiko langileon identifikazioa errazten du. Ondorioz, denok gara enpresaren partaide eta erabaki gune nagusietan ere parte har dezakegu. Eta bestetik, gure inguruarekiko konpromisoa eta bezeroekiko hurbiltasuna ere gure nortasunean dago.
- Aurten 60 urte betetzen dituzue. Zein da iraupenaren gakoa?
Gureak diren balioak eta nortasun ezaugarriekin jarraituta, lankideok enpresaren etorkizunarekiko dugun ardura ere gehituko nuke; eta horixe da iraupenaren gakoa. Lan-bazkideon prestutasuna ageri-agerian geratu zen azkenengo krisialdi ekonomikotik ateratzeko akordioak sinatu genituenean. Uste dut mailari eutsi geniola! Eta beste garai batzuetan ere errealitate berrietara egokitzeko esfortzua handia izan da.
Horrez gain, gestio orokorraren estiloa ere azpimarratu behar da. Zuhurtasunez kudeatutako kooperatiba da gurea. Arriskuan oinarritutako negozio honetan, pauso handiak eman beharrean ibilbide sendo eta egonkorra finkatu nahi izan dugu betidanik. Handiak gure txikitasunean! Eta kasu askotan jokatzeko modu horri esker onik atera gara.
- Eta aurrera begira, zein izango da erronka beste hainbeste irauteko?
Gure erronka merkatu eta erregulatzaileei banka bizi eta bideragarria den proiektua erakustea da. Ez gara handiak baina bai eraginkorrak eta errentagarria.
Horrez gain, gure indar guneak sendo mantendu behar ditugu, ez baikara orain dela 60 urteko erakundea. Gaur egun, barne antolakuntza indartsua dugu, baina konplexuagoa ere bada, eta gure langileek kooperatibarekiko duten atxikimendua zaindu eta mimatu behar dugu. Bide beretik, lan baldintza duinak mantendu behar ditugu eta kooperatibaren bizitzan gure langileen parte hartzea sustatu behar dugu.
Azkenik, pertsonak erdigunean kokatzen duen negozio eredua defendatu behar dugu, izan ere ekonomia sozialeko proiektua gara eta horixe izan behar da gure iparra eta gure nortasuna.
Elkarrizketa publikatu da TU Lankide aldizkarian, ekaineko alean.