Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Goimek 4.0, industria digitalean oinarritutako esperientzia
Goimek 4.0. izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak Fabrikazio Aurreratuko Gipuzkoa 4.0. Sarea estrategian sartzeko aukeratu dituen proiektuetako bat. Estrategia horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.0 Industriaren garapena bultzatu nahi du eta lurralde historikoko enpresa txiki eta ertainen eta Gipuzkoan erreferente nagusiak diren enpresek digitalizazio arloan aurrera eramandako esperientzia arrakastatsuen arteko sinergiak indartu.
Proiektua DANOBATGROUPek industria digitalaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da; izan ere, enpresa talde honek urteko sarreren %8 I+Gn inbertitzen du eta balio digitaleko proposamen bat dauka, makinetako datuak eskuratu eta analizatzeko eta ekipoen kontrol automatizatutako beraiek garatutako soluzioez osatuta.
Ekipamendu horien artean nabarmendu daiteke azken belaunaldiko funtzio askoko zentroa, FS-16000 izenekoa, zeina neurri handiko eta konplexutasun tekniko handiko piezen mekanizazioan goreneko kalitatea lortzeko diseinatu baita.
Ekoizpen sistemen optimizazioa
“Hitz batean, Goimek 4.0k makinetako datuak jasotzeko, biltegiratzeko, prozesatzeko eta aztertzeko aukera ematen du, ekoizpen sistemen funtzionamendua optimizatzeko, efizientzia hobetzeko, erabakiak denbora errealean hartzeko eta kostuetan aurkezteko", gaineratu du Alkortak.
Makinetan instalatutako sentsoreek lainoan gordetzen den informazioa eskuratzen dute bistaratu eta diagnostikoak egin ahal izateko, funtzionamendu eredu errepikakorrak dauden egiaztatzeko, gorabeherei eta akatsei aurrea hartzeko , disfuntzioak zuzentzeko eta geldialdiak ekiditeko.
“Horrela, ekoizpenaren kudeaketan eta mekanizazio prozesuetan efizientzia optimizatzea, ekipoen erabilgarritasuna areagotzea eta energiaren kontsumoa murriztea lortzen dugu”, zehaztu du Goimekeko zuzendari nagusi Aitor Alkortak.
