Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Goi Eskola Politeknikoak 76 diploma eman dizkie Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 76 diploma eman zizkien uztailaren 4an Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei. Modu honetan, 2011-2012 ikasturtean elektronika, informatika, mekanika eta mantentze espezialitateetan ikasketak amaitu dituzten ikasleen ahalegina eta meritua aitortu da. Ikasle horietatik 4 emakumezkoak dira eta 72 gizonezkoak.
Ekitaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan izan zen, 7. eraikinean. Gorka Aretxagak, Institutu Politeknikoko koordinatzaileak aurkeztu zuen ekitaldia eta jarraian, Jesus Lizarraga eta Natividad Herrastik informazio eta komunikazio teknologiei buruzko ponentzia bana eman zuten. Diplomak banatu ondoren, Vicente Atxak, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak ekitaldia itxi zuen. Azkenik, ETIC (Embedded Technologies Innovation Center) enpresara egin zen bisita gidatuan egungo eta etorkizuneko tresna informatikoak ikusteko aukera izan zuten.