Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
GIZARTE KOOP-en VII. Jardunaldia egin zen Bilbon
Askotariko erakundeetako ordezkariak elkartu ziren bertan. Besteak beste, Javier Goienetxea KONFEKOOPeko presidentea, Carlos Askuenze REAS Euskadiren koordinatzailea eta Joan Segarra gizarte-ekimeneko sozietateen arloko zuzendaria.
Bizkaia aretoa jendez bete zen atzoko jardunaldian.
Javier Goienetxeak adierazi zuenez, “kooperatibak etengabe merkatuari begira eta merkatuaren barne daude”, hain zuzen ere horrexegatik egiten da jardunaldia. Gaineratu zuen kooperatibak “naturalki elkartzen dira eta naturalki hori bultzatea oso garrantzitsua da”.
Carlos Askuenzek bi gai jorratu zituen jardunaldian. Alde batetik, azaldu zuen zergatik hainbat erakundek erabakitzen duten Gizarte Ekimeneko kooperatibak sortzea eta kooperatiba izatea. Beste aldetik, berriz, hirugarren sektoreko erakundeen eta Gizarte Ekimeneko kooperatibismoaren arteko lankidetzaz eta sinergiaren sorreraz hitz egin zuen. Alegia, gaur egun eta etorkizunean, posizionamendua eta lankidetza hobetzeaz.
Joan Segarrak Katalunia ordezkatu zuen ekimen honetan, Cooperatives de Treball de Catalunya alegia. 7.000 langile dituen kooperatiba da eta 150 milioi euroko fakturazioa duena.
LEINNeko ikasleek ere parte-hartu zuten Forokoop-ek antolatutako ekitaldian.
TU lankidek hiru pertsona hauek elkarrizketatu ditu eta urrian argitaratuko den zenbakian irakurri ahal izango duzue.

