Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Gaztenpresa Fundazioak 402 enpresa sortzen lagundu du 2017an
LABORAL Kutxaren autoenplegurako fundazioa da Gaztenpresa. Ekimenak laguntzea eta ekintzaileek enplegua sor dezaten sustatzeko ekintzak garatzea du misio. 2017an 402 enpresa eratu dira Gaztenpresaren bidez, eta horri esker 703 lanpostu berri sortu dira.
1994an ibilbideari ekin zionetik, Fundazioak 4.910 enpresa abian jartzen lagundu du, eta horietan 8.754 lanpostu sortu dira guztira.
2017ko Jardueren Memoria gaur aurkeztu dute, apirilaren 18an, asteazkenez, LABORAL Kutxaren Bilboko lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Xabier Egibar pozik azaldu da enpresen eta lanpostuen sorreran izan dituzten lorpenekin. Halaber, Gaztenpresaren bereizgarri diren alderdi kualitatibo batzuk aipatu ditu: “Ikasketa-maila apala duten pertsonei eskaintzen diegu arreta batez ere, haiek baitira enplegagarritasunean zailtasun handienak dituztenak. Horregatik eskaintzen dugu laguntza osoa, ez bakarrik enpresa abian jartzeko, baita gerora ere, etengabeko aholkularitzaren bidez, aldizkako tailerrak antolatuz eta neurrirako mentoring-programa eskuragarri jarriz”.
Bukatzeko, Inma Ramos Gaztenpresako zuzendariak 2017ko Memoriaren edukia aipatu du. Enpresa-proiektu batek osatu behar dituen etapak eta Fundazioak horietako bakoitzean eskaintzen duen laguntza berezia nabarmendu ditu. “Gure ereduak 360º-ko diagnostikoa eta ekintzailearentzako ibilbide-orri pertsonalizatua eskaintzen ditu. Hori dela-eta, proiektuen biziraupen-tasa oso handia da: lau enpresa berritik hiruk martxan jarraitzen dute hiru urte igaro ondoren”, azpimarratu du Fundazioko zuzendariak.
Laguntza osoa 5 etapetan
Zikloa hasteko, ekintzaileak bere ideia aurkezten du.
2017an 2.181 eskaera jaso dira, 2016an baino % 23 gehiago. Ideiak enpresa bilakatzeko ratioa % 25 ingurukoa da, hau da, lau eskaeratik batek enpresa baten sorrera ekarri du.
Eskaera onartua izan ondoren diagnostiko-fasea hasten da. Teknikari adituek ordu asko ematen dituzte eskaera guztiak entzun eta kasuistika aztertzen. Aztertu eta gero bideraezintzat jo diren proiektuak baztertu egiten dituzte eta ideiaren sustatzaileari asmoa bertan behera uzteko aholkatzen diote. Askotariko arrazoiak izaten dira horretarako: negozio-eredua modu okerrean planteatu da, ekintzaileak ez du esperientziarik ez ezagutzarik jardueraren inguruan, finantza aldetik egoera ahulean dago negozioa abian jartzeko, etab.
Bideragarritzat jotzen diren proiektuak hirugarren etapara igaroko dira eta finantza-egitura egokia bilatuko zaie. Proiektuen finantzaketa funtsezko alderdia da. Sortu diren 402 enpresetatik % 77k kanpoko finantzaketa behar izan du, mota batekoa edo bestekoa. Proiektu bakoitzeko batez besteko inbertsioa 56.100 €-koa izan da. Zenbatekoaren erdia inguru mailegu-bidez finantzatu da; izan ere, premisatzat dugu ideia baliagarri bat bera ere ez dadila gauzatu gabe gelditu finantzaketarik ez duelako. Emandako finantzaketen zenbateko agregatua 8,4 milioi eurokoa izan da 2017an; atzera begiratuz gero, urte horretara arte formalizatu diren maileguen zenbateko agregatua 138 milioi eurokoa izan da.
Enpresa sendotzeko programaren barruan daude enpresa-gestioko tailerrak, kontsultetarako linea (Consulting Pro) eta pertsonalizatutako mentoring-programa, ekintzaileei urtebetez laguntza ematen diena. 1.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte 2017an egin diren enpresak finkatzeko ekintzetan.
Ekintzailetzaren profila Gaztenpresan
Sortzen diren enpresen % 73 zerbitzuen sektorekoa da eta batez beste 1,75 langile ditu. Ekintzailearen profila: 38 urteko gizona (% 54) edo emakumea (% 48). % 74k ez du unibertsitate-ikasketarik eta gehienak langabezian edo lanpostua galtzeko arriskuan daude. Enpresa berrien forma juridikoari erreparatuta, % 66 enpresaburu indibiduala da, % 20 sozietate mugatua, % 10 ondasun-erkidegoa eta % 4 sozietate kooperatiboa.