Gaztenpresa Fundazioak 314 enpresa eta 637 lanpostu sortzen lagundu du 2022an

1994tik, 6.500 enpresa baino gehiago eratzen eta 12.000 lanpostutik gora sortzen lagundu du Gaztenpresa Fundazioak.
Card image cap
2023/04/27

Donostia Gizarte Ekonomiaren hiriburu izendatu izanak aukera ematen du pertsonak erdigunean jarriko dituen ekonomia bidezko eta jasangarriago bat aldarrikatzeko. LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak bat egin du aldarrikapen horrekin, eta 2022ko Jardueren Memoria aurkeztu du Donostiako Kursaal jauregian. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik azaldu da enpresen eta kalitatezko lanpostuen sorreran izan dituzten lorpenekin.

Gaztenpresak orientazioa eta laguntza eskaintzen ditu ondorengo etapetan, proiektuei sendotzen eta iraunarazten laguntzeko helburuarekin

2022an 314 enpresaproiektu gauzatu dira Gaztenpresaren bitartez, eta horrek 637 lagunentzako lanpostuak ekarri ditu. 1994. urtean sortu zenetik, 12.000 lanpostutik gora sortu dituzten 6.500 enpresa baino gehiago eratzen lagundu du Gaztenpresak. Era berean, LABORAL Kutxaren enplegurako fundazioko lehendakariak Gaztenpresaren bereizgarri diren alderdi kualitatibo batzuk aipatu ditu: «Ez diegu sortutako lanpostuen eta enpresen kopuru hotzei bakarrik begiratu behar; izan ere, Gaztenpresak orientazioa eta laguntza eskaintzen ditu ondorengo etapetan, proiektuei sendotzen eta iraunarazten laguntzeko helburuarekin. Fundazioan oso kontuan hartzen dugu bere bizitza-proiektua aurrera ateratzeko gogotsu ari den pertsona bat dagoela ekimen bakoitzaren atzean».

Jarraian, hauxe azpimarratu du Lanbideko zuzendari Gloria Múgicak: «Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, Gaztenpresarekin elkarlanean, ekintzailetza babesten du, aberastasuna eta enplegua sortzeko bidea baita, eta arreta berezia jartzen du bai gazteengan bai eragin soziala duten proiektuetan, hala nola zaintzen ekonomiari eta ingurumen-jasangarritasunari buruzkoetan». Cristina Dumitrescu Europako Inbertsio Funtseko (EIFeko) mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzaileak azaldu duenez, erakundea liderra da Europan mikrofinantzen arloan, eta lan handia egiten du enpresa txikiei eta ertainei laguntzen. Hala, berrikuntza, ikerkuntza eta garapena, ekintzailetza, hazkundea eta enplegua babesteko Europar Batasunaren helburuak sustatzen ditu EIFek. «Kooperatibismoaren balioak gidari dituela LABORAL Kutxak banka sozialaren arloan duen ibilbidea nabarmendu nahi dut; horregatik, koherentea eta erraza da guretzat Gaztenpresarengan konfiantza izatea eta harekin lankidetzan aritzea», adierazi du.

Jarraian jakinarazi duenez, «EaSI (Enployment and Social Innovation) lerroak 650 milioi euro mobilizatu ditu 2015etik, eta, horri esker, 10.484 mikroenpresa eta 64.500 lanpostu sortu dira, horietako asko Gaztenpresaren bidez». Europako Batzordearen eta Europako Inbertsio Bankuaren babesarekin, EIFek hainbat eremutan jarduteko tresnak ditu, besteak beste, mikroenpresaburuek finantzaketa eskuratzeko dituzten aukerak areagotzeko. EIFek arreta berezia eskaintzen die ohiko kreditu-merkatura sarbide mugatua duten taldeei, adibidez, emakume enpresaburuei, gazteei, talde minoritarioei eta bestelako gaitasunak dituzten taldeei.

EIFen bermeak garrantzi handiko eragiketak bultzatzen ditu, oso lagungarria baita Gaztenpresak sustatzen dituen proiektuak martxan jartzeko. 2015ean ekin zioten lankidetzari, LABORAL Kutxak 75.000.000 euroko EaSI lerroa sinatu zuenean. Hitzarmena berrituz joan da gaur egunera arte. Bruselan egin zen sinadura ekitaldia eta Europan ordura arte sinatutako lerrorik garrantzitsuena da. Bukatzeko, Inma Ramos Gaztenpresako zuzendariak 2022ko Memoriaren edukia aipatu du.

Enpresa-proiektu batek osatu behar dituen etapak eta sortzen diren enpresak sendotzeko Fundazioak eskaintzen duen laguntza berezia nabarmendu ditu. «Gure ereduak diagnostiko integrala eta ekintzailearentzako ibilbide-orri pertsonalizatua eskaintzen ditu. Hori dela eta, proiektuen biziraupen-tasa oso handia da: egitasmoen % 69k martxan jarraitzen du bost urte igaro ondoren. Batez bestekoaren oso gainetik», azpimarratu du Fundazioko zuzendariak.

2022an 3.212 eskaera jaso dira, horietatik % 64 kanal digitalaren bidez

Laguntza osoa ekintzaileei Zikloa hasteko, ekintzaileak bere ideia aurkezten du. 2022an 3.212 eskaera jaso dira, horietatik % 64 kanal digitalaren bidez. Ideiari buruzko lehenengo azalpenetik hasita, ekintzailetzan aditua den pertsona baten laguntza du ekintzaileak. Diagnostiko-fasean teknikari adituek ordu asko ematen dituzte eskaera guztien kasuistika aztertzen. Era berean, Gaztenpresako lantaldeak laguntza eta aholkularitza eskaintzen du negozio-plana eta -eredua diseinatzeko eta ebaluatzeko. Bideragarritzat jotzen diren proiektuak finantza-egitura egokia bilatzeko etapara igaroko dira. Proiektuen finantzaketa funtsezko alderdia da.

2022an sortutako 314 enpresetatik % 82tan kanpoko finantzaketa lortu behar izan da. Proiektu bakoitzeko batez besteko inbertsioa 87.500 €-koa izan da. Zenbatekoaren % 40 baino gehiago mailegu bidez finantzatu da; izan ere, premisatzat dugu ideia baliagarri bat bera ere ez dadila eten finantzaketarik ez duelako. Hasieratik, 192 milioi euro bideratu dira ekintzailetza-proiektuen inbertsio-beharrei aurre egitera. Enpresa abian jartzearekin ez da amaitzen ekintzailetza-zikloa, orduan hasten baita finkatze-fasea esaten zaiona.

Gaztenpresak jarraipena egiten die sortutako enpresei, eta laguntza eskaintzen die merkatuan jarrai dezaten eta kudeaketaohitura egokiak har ditzaten —lan garrantzitsua egiten du ildo horretan—. Hala, hausnarketarako jarraibideak eskaintzen dizkie, prestakuntzako material eta guzti, edo espezifikoagoak diren laneratze-programetara bideratzen ditu. Ondoren, tutore pertsonala esleitzen die. 2022an, 1.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte enpresak finkatzeko ekintzetan. Ekintzailetzaren profila Gaztenpresan Sortzen diren enpresen % 80 zerbitzuen sektorekoa da. Ekintzaileen erdia emakumeak dira, eta beste erdia gizonak, eta batez beste 39 urte dituzte. Ekitea erabakitzen dutenen % 73k ez du unibertsitate-ikasketarik, eta % 47 lanean ari dira Gaztenpresara etortzen direnean. Enpresa berrien forma juridikoari dagokionez, % 73k enpresaburu indibiduala izatea aukeratzen du.

Banketxea