Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Gaur abiatuko da banaketa zerbitzu berria Oñatin EderMobilityServices-en eskutik
Hiru hilabetez denda horietan erosketak egingo dituzten oñatiarrek, herrigunekoek zein baserri edo herritik kanpo dauden auzoetakoek, euren etxeetan erosketak jasotzeko aukera izango dute. “zure erosketa etxean” da zerbitzuaren izena eta, asmoa da, hiru hilabetez Oñatin gauzatzea, eta negozio eredu bideragarria den frogatzea.
Asmoa da hiru hilabetez frogatzea negozio eredu bideragarria den
Zure erosketa etxean
Zerbitzuaren erabiltzaileek egitasmoarekin bat egin duten komertzio eta dendetan pegatinak ikusiko dituzte, ‘zure erosketa etxean’ leloarekin. Hala, komertzioan zerbitzua eskatu, bizilekuaren datuak eman eta modu erosoan jasoko dituzte erosketak etxean. Zerbitzuak astelehenetik ostiralera bitartean goizez,
11etatik 14:30ra eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara funtzionatuko du. Baita zapatuetan ere, goizez. Zerbitzua aproposa izango da etxean ume txikien zaintzaz arduratu behar direnentzat, adineko pertsonentzat edo eta eguraldi txarragatik erosketak telefonoz egin ahal izango dutenentzat.
Proiektu berritzaile eta garbia
Gainera, zerbitzua ez da mugatuko erdigunera. Baserrietan bizi diren herritarrek eta erdigunetik urruti dauden auzoetako bizilagunek ere erabili ahal izango dute. Proiektu berritzailea izango da oso, izan ere banaketa zerbitzua auto elektrikoarekin eskainiko da. Eroso, ekologiko eta merke, oñatiarrek aukera izango dute datozen hiru hilabetetan erosketak etxean jasotzeko. Esperientzia pilotuak arrakasta izanez gero, negozio berria jarriko da Oñatin, eta baliteke ibarreko gainerako herrietara ere hedatzea, enpresa berri bat sustatuz.